2025ean garraio publikoak % 20ko deskontua izaten jarraitzearen alde egin du Eusko Legebiltzarrak
Eusko Legebiltzarrak 2025ean garraio publikoan % 20ko deskontua mantentzearen alde egin du, hori baita euskal administrazioek ordaintzen duten hobaria, Espainiako Estatuak gaur egungo deskontua % 50era arte egiteko esaten duenaren zain. Gainera, etorkizunean errentan oinarritutako deskontu-sistema progresibo bat egiteari buruz hausnartuko duela iragarri du.
EH Bilduko Amancay Villalbak eraman du Legebiltzarrera Euskal Autonomia Erkidegoko garraio publikoaren % 50eko deskontuak luzatzeko proposamena.
Gaur egun, % 50eko hobaria dago garraio publikoan: Estatuak % 30 ordaintzen du, eta euskal erakundeek gainerako % 20a. Baina Espainiako Gobernuak oraindik ez du argitu 2025erako berrituko duen, deskontuaren indarraldia abenduaren 31n amaitzen baita; hala ere, Oscar Puente Garraio ministroa laguntzetako batzuk mantentzeko prest agertu da.
Egoera horretan, EH Bilduk proposatu du Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek % 50eko deskontua zabaltzea 2025ra. Gaur egun, euskal erakundeek finantzatzen duten % 20ko deskontuari eutsiko liokete eta, gainera, gainerako % 30a euren gain hartuko lukete Estatuak laguntza horiekin ez jarraitzea erabakiko balu.
EAJk eta PSE-EEk zuzenketa bat aurkeztu eta onartu egin dute garraio titulu pertsonalizatuetan eta abonuetan % 20ko hobaria mantentzearen alde. Hori horrela, gainerako % 30a Estatuak hala erabakitzen badu bakarrik mantenduko litzateke.
Bi taldeek gogoratu dutenez, pandemiaren ostean garraioan hobariak emateko erabakia hartu zenean, inflazioa ia % 8koa zen, eta herritarrei laguntzeko asmoz jarri zen martxan; orain, aldiz, inflazioa % 2an dago.
Hala eta guztiz ere, EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk bat egin dute eta proposatu dute etorkizunean errentan eta garraio publikoaren erabileran oinarritutako deskontu sistema behin betiko sistema progresiboa martxan jartzea.
Bere aldetik, PPk ez du deskontu finkorik proposatu, ohiko erabiltzaileentzako bonu eta deskontu progresiboen sistema baterantz aurrera egitea baizik, eta eskatu du garraio publikoko politikak hauspotu bai, baina ibilgailu pribatua zigortu gabe.
Sumarrek % 50ari eustearen alde egin du, beharrezkoa ¡zanez gero, Espainiako Gobernuak gaur egun egiten duen finantzaketa euskal erakundeek euren gain hartuta. Halaber, gaur egun garraio publikoan dauden deskontuak eta hobariak handitzearen alde agertu da, pixkanaka garraio publikoa doakoa izan dadin.
Nahiz eta gaur Eusko Legebiltzarrean % 20aren alde egin, ez dago jakiterik 2025ean deskontua zenbatekoa izango den, ez bakarrik Espainiako Estatuak oraindik ez duelako erabaki, baizik eta Gipuzkoako eta Arabako batzar nagusiek —ez, ordea, Bizkaikoek; bertakoetan EAJk eta PSE-EEk gehiengoa dute— eskatu dutelako foru garraioan (autobusak) % 50eko deskontua mantentzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Brenta % 13 jaitsi da kolpetik Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat, nahiz eta 100 dolar ingurura itzuli den gero
Trumpen iragarpenak isla izan du Ibex 35ean ere, saio erdian buelta eman eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute San Mameseko zabalgunean, Bilbon
Athletic-Betis partidaren atarian lan-erregulazioaren eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera hitzartutako kaleratzeei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute, eta dudan jartzen dute benetan 301 langilek izena eman duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media