TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Data: Automozioa eta ibilgailuen salmenta, euri eta elur denboralea eta Siria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Irudia: EITB Media
Irudia: EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 9an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Data: Automozioa eta ibilgailuen salmenta: EITB Dataren txostenaren arabera, automobilgintzaren industria etengabe ari da hazten mundu mailan 2010etik. 2023an, 93,5 milioi ibilgailu baino gehiago eraiki ziren mundu osoan, % 20 gehiago. Ekoizpena Asiarantz bideratzen ari da, Europaren kaltetan. Hala ere, automozio sektoreak indartsu eusten dio Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, mundu mailan ziurgabetasuna nagusi bada ere. Ibilgailuen salmentari dagokionez, auto berri bakoitzeko bigarren eskuko 3 edo 4 saltzen dira Hego Euskal Herrian.

- Euri eta elur denboralea: Bizkaian eta Gipuzkoan prezipitazioengatik alerta laranja indarrean egongo da 12:00ak arte, 24 orduan metro karratuko 80 litro baino gehiago pilatu baitaitezke zenbait tokitan. Elurra dela eta, abisu laranja izango da Ipar Euskal Herrian, 16:00ak arte, eta maila horira jaitsiko da gero. Halaber, abisu horia ezarri dute euriagatik, Araban, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, eta elurragatik, berriz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean.

- Siria: Al-Assaden erregimena erori eta gero, zalantzaz betetako aro berri bat zabaldu da Sirian. Abu Mohammad al-Julani buru duen Sortaldea Askatzeko Erakundeko terroristek gidatutako koalizio islamista batek, Turkiaren laguntzaz, 11 eguneko erasoaldia egin ostean, garaipena aldarrikatu dute Sirian.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X