EBZk puntu laurden jaitsi ditu interes-tasak, inflazioak behera egin duenez
Europako Banku Zentralak (EBZ) interes-tasak puntu laurden jaitsi ditu berriro ostegun honetan, eurogunean inflazioa jaistearekin batera, moneta-politika "ez delako hain murriztailea". Analistek ziurtzat jotakoa bete da, beraz, eta EBZk malgutze-zikloarekin jarraitu du, urtarrilean proportzio berean egindako jaitsieraren ostean.
Gobernu Kontseiluaren bileraren ondoren, EBZk jakinarazi du bere erreferentziazko tasa, gordailu-tasa (DFR deitua, finantza erakundeek EBZn gordailuak mantentzeagatik jasotzen edo ordaintzen dutena), % 2,5era arte jaistiko duela.
Oinarrizko 25 puntu egin du behera, halaber, bere interes-tasa nagusiak, bankuei astebeterako maieguak emate dizkienak, % 2,65era arte; eta kreditu-erraztasunak, bankuei egun baterako mailegatzen dienak, % 2,90era arte.
Interes-tasen murrizketak 2025eko martxoaren 12an sartuko dira indarrean, diru-erakundeak gaineratu duenez.
Christine Lagardek zuzentzen duen erakundeak adierazi duenez, moneta-politika "ez da lehen bezain murriztailea", izan ere, interes-tasen jaitsierek enpresa eta etxeentzako kreditu berriaren kostua murriztuko du eta maileguek gora egingo dute.
"Desinflazio-prozesuak aurrera jarraitzen du. Oro har, inflazioak aurreikusi zen gisan eboluzionatu du, eta azken proiekzioak aurrez egindako inflazio-aurreikuspenekin oso lerrokatuta daude", esan du EBZk ohar batean.
Europako Banku Zentraleko adituen ustez, inflazio orokorra, batez beste, % 2,3koa izango da 2025ean; % 1,9koa, 2026an; eta % 2,0koa, 2027an (EBZk ezarritako inflazio-helburua da azken hori).
Erakundeak azaldu du energiaren prezioen gora-beherek eragin dutela 2025erako inflazio orokorraren aurreikuspena igotzea.
Barne inflazioak handia izaten jarraitzen du, gaineratu du Europako Banku Zentralak, "batez ere sektore batzuetako soldatak eta prezioak inflazioaren aurreko igoerara egokitzen ari direlako, eta atzerapen nabarmena dago horretan".
Hala ere, soldaten hazkundea espero zenaren arabera ari da moteltzen, eta irabaziek moteldu egiten dute, neurri batean, inflazioaren gainerako eragina.
Era berean, EBZk ohartarazi duenez, ekonomiak erronka handiak ditu aurrean eta, horien eraginez, adituek jaitsi dituzte berriro hazkunde-proiekzioak: % 0,9 2025erako, % 1,2 2026rako eta % 1,3 2027rako.
Beherantz zuzendu dituzte 2025 eta 2026rako aurreikuspenak, batetik, esportazioen beherakadengatik, eta, bestetik, inbertsioaren ahultasun iraunkorragatik, merkataritza-politikei buruzko ziurgabetasuna eta, oro har, politika ekonomikoei buruzko ziurgabetasuna handia baita.
Europako Banku Zentralak datuen arabera hartuko ditu hurrengo erabakiak, bileraz bilera diru-politikaren orientazio egokia zehazteko.
Era berean, erakundeak adierazi duenez, interes-tasei buruz hartuko dituen erabakiak "inflazio-aurreikuspenen balorazioan, datu ekonomiko eta finantzario berrietan, azpiko inflazioaren dinamika eta moneta-politikaren transmisioaren intentsitatean oinarrituta hartuko dira, aldez aurretik tasek izan duten joera zehatzek mugatu gabe", gaineratu du EBZk.
Zure interesekoa izan daiteke
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.