ENERGIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberdrolako presidenteak ohartarazi du Espainiako zentral nuklearrak itxiz gero, energia garestitu egingo dela

Espainian zabalik dauden zazpi zentral nuklearrak itxiz gero energiaren prezioa % 25 eta % 30 artean igoko dela uste du Ignacio Sanchez Galanek.
Ignacio Sanchez Galan, Iberdrolako presidentea, artxiboko irudi batean
Ignacio Sanchez Galan, Iberdrolako presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Ignacion Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak ohartarazi du energiaren prezioa % 25-30 artean garestituko dela Espainiako Estatuan, baldin eta Espainiako Gobernuak zentral nuklearrak ixtea erabakitzen badu.

Erresuma Batuko Financial Times egunkariari ostegun honetan egindako adierazpenetan azaldu duenez, espainiarrek prezio handiagoa ordaindu beharko dute energiaren truke, baldin eta azkenean Espainiako Gobernuak 2035erako zabalik dauden zazpi zentral nuklearrak ixten baditu.

"Europar garen heinean, energia baliabide horri uko egiteko moduan al gaude? Edo ideologia kontua baino ez da? Edo pragmatikoak izan behar dugu, estatubatuarrak diren bezala?", galdetu du Sanchez Galanek. Horren esanetan, energiaren prezioa % 25 eta 30 % artean igoko da txikizkako merkatuan azkenean zentral nuklearrak ixten badira.

Ildo horretan, Alemaniak egindako "akatsa" ez errepikatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Izan ere, herrialdeko zentral nuklearrak itxi ondotik, horietako hiru berriro ireki ote daitezkeen ari da Alemaniako Gobernu berria.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X