TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Hezkuntzako greba, Andoni Ortuzarren azken elkarrizketa eta AEB - Errusia bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hezkuntza publikoko irakasleen manifestazioa, urtarrilean
Hezkuntza publikoko irakasleen manifestazioa, urtarrilean. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 25ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hezkuntzako greba: Akordiorik gabe amaitu da Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek goizaldera arte egin duten bilera. Horrenbestez, gaurko, biharko eta etzirako zein datorren asteko astearte eta asteazkenerako —martxoaren 25, 26 eta 27 eta apirilaren 1 eta 2— EAEko hezkuntza publiko ez-unibertsitarioan deitutako bost greba egunek bere horretan jarraituko dute.

- Andoni Ortuzarren azken elkarrizketa: Andoni Ortuzarrek EAJren EBBko presidentzia utziko du datorren igandean eta Aitor Esteban alderdikideak hartuko du lekukoa. Horren aurretik, Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegi zuzendariak elkarrizketatuko du, gaur gauean, "12 minutos" saioan.

- AEB - Errusia bilera: Errusiako eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek 12 orduren ondoren amaitu zuten Ukrainako gerrari buruz Arabia Saudiko hiriburuan, Riaden, atzo egin zuten bilera. Antza denez, Mosku eta Washington ados jarri dira adierazpen bateratu bat egiteko, eta astearte honetan emango dituzte atzoko bileraren edukiaren xehetasunak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X