Gerra komertziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jardunaldi mixtoa munduko burtsetan: Europako merkatuek behera egin dute; Txinakoek eta AEBkoek, aldiz, gora

Europan, Parisek % 3,34 galdu du, Frankfurtek % 3, Londresek % 2,92, Milanek % 2,75 eta Madrilek % 2,22. Shanghaiko eta Shenzhengo (Txina) burtsetako erreferentziazko indizeek, ostera, % 1,31 eta % 1,22 egin dute aurrera.
Taipeiko burtsak (Taiwan) beherakada nabarmena izan du gaur. Argazkia: EFE
Taipeiko burtsak (Taiwan) beherakada nabarmena izan du gaur. Argazkia: EFE

Donald Trumpek iragarritako gerra komertziala abian dago, eta horrekin, munduko ia herrialde guztiei ezarritako % 10eko tasa, EBri jarritako % 20koa eta Txinari inposatutako % 104koa.

EuropanParisko CAC 40k % 3,34 galdu du; Frankfurteko DAXak % 3; Londresko FTSE 100ek % 2,92; eta Milango FTSE MIBek % 2,75.

Espainiako burtsa % 2,22 jaitsi da, eta 11.800 puntutik behera amaitu du. Horrela, Espainiako burtsako indize nagusiak, IBEX 35ek, 268 puntu galdu ditu eta 11.797,6 puntutan bukatu du. Aurten metatutako irabaziak % 1,75era murriztu dira Espainiako burtsan.

Shanghaiko eta Shenzhengo (Txina) burtsetako erreferentziazko indizeek, ostera, % 1,31 eta % 1,22 egin dute aurrera. Konkretuki, Shanghaiko burtsa 41,26 puntu igo da, 3.186,81era arte, eta Shenzhengoak 115,21 puntuko igoera izan du, 9.539,89ra arte.

Era berean, Hong Kongeko burtsaren adierazle nagusiak, Hang Seng indizeak, % 0,68ko irabaziak izan ditu asteazken honetan.

Seulgo burtsak, aldiz, % 1,74ko beherakada izan du gaur. Tokioko Burtsako Nikkei 225 indizeak ere % 3,93ko beherakadarekin itxi du saioa, atzoko % 6,03ko errebotearen zati handi bat galduz. Topix indizeak, berriz, % 3,40 egin du behera, asteartean % 6,46 gora egin ondoren.

Itxiera euforikoa Wall Streeten

Nasdaq indize teknologikoak % 12ko gorakada izan du Wall Streeten itxiera euforiko batean, Donald Trump presidenteak herrialde gehienetarako (Txina izan ezik) muga-zergetan iragarri duen etenaldiaren ostean.

Kanpaia jo baino minutu batzuk lehenago, igoerak bizkortu egin dira: Nasdaq % 12 baino gehiago igo da, S&P 500 % 9,5 eta Dow Jones ia % 8, azken bost urteetan egun bakar batean ikusitako burtsaren igoerarik handienean.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X