Nazioarteko Diru Funtsak eta Munduko Bankuak udaberriko lehen bilerei ekingo diete gaur, muga-zergen itzalpean
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) eta Munduko Bankuak (MB) udaberriko lehen bilerei ekingo diete gaur, eta zalantzarik gabe, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak ezarritako muga-zergek munduko ekonomian izan duten eragina izango dute hizpide nagusi.
Kristalina Georgieva NDFko zuzendariak eta Ajay Banga BMko presidenteak jada ohartarazi dute egungo ziurgabetasun eta aldakortasun ekonomikoak Barne Produktu Gordinak gora egitea ekarriko dutela, eta horri aurre egiteko akordioak lehenbailehen adostea premiazko dela.
Hain zuzen, Georgieva ekonomialariak joan den astean jakinarazi zuen bere erakundeak datozen hilabeteotarako egingo dituen proiekzioetan hazkunde aurreikuspenak "nabarmen murriztuko" dituela eta inflazio aurreikuspenak, berriz, "handitu".
Gauzak ondo, datorren astean argitaratuko du Nazioarteko Diru Funtsak WEO izenez ezagutzen den txostena. Bertan, mundu osoko bankuen "osasuna" neurtzeaz gain, hurrengo seihilekorako prebisioak ere argitaratzen dira.
Gaurtik larunbatera arte, aipatutako bi erakundeotako ordezkariek bilera pribatuak zein publikoak egingo dituzte Washingtonen, askotariko adituen parte-hartzearekin. Horietan, munduko egoera ekonomikoa bakarrik ez, enplegua sortzeko bideak eta zorraren kudeaketa ere landuko dituzte.
Trumpek muga-zergekin ekonomia hankaz gora jartzeaz gain, zalantzan jarri du AEBko Administrazioak Nazioarteko Diru Funtsa edota Munduko Bankua bezalako erakundeetan izan beharreko parte-hartzea, eta gai hori ere mahai gainean izango da.
Egun, AEB da bi erakundeotako akziodun nagusia, baina ikusteko dago aurrerantzean zein izango den bere ekarpena. Halaber, joan den urtean Joe Bidenek Sustapenerako Nazioarteko Elkargoari agindutako 4.000 milioi euroko partida airean dago.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako