Gizarte Segurantzako afiliazio-kopuruak marka historikoa ezarri du EAEn eta Nafarroan apirilean
Gizarte Segurantzako afiliazioak marka historiko berri bat ezarri du apirilean Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan, Espainiako Gizarte Segurantza, Inklusio eta Migrazio Ministerioak astearten honetan zabaldutako datuen arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1.024.840 pertsona zeuden apirilean Gizarte Segurantzan izena emanda, azken hilabetean 2.402 afiliatu (% 0,23) eta azken urtean 11.124 (% 1,10) irabazita.
Guztira, 168.265 afiliatu ditu Arabak, 516.099 Bizkaiak 340.477 Gipuzkoak. Halaber, hiru lurraldeetan okupazioak gora egin du bai azken hilabetean eta baita azken urtean ere. Martxotik apirilera igoera handiena Gipuzkoan gertatu da (% 0,28), Bizkaiaren (% 0,23) eta Arabaren (% 0,16) aurretik. Urte arteko datuei erreparatuta, berriz, Bizkaian gertatu da hazkunderik handiena (% 1,46), Gipuzkoaren (% 0,70) eta Arabaren (% 0,82) aurretik.
Bestalde, 2.186 afiliatu (% 0,70) irabazi ditu Nafarroako Gizarte Segurantzak, eta iaz hilabete berean baino 5.018 gehiago (% 1,63) dira. Gauzak horrela, guztira, 313.192 pertsona daude Gizarte Segurantzan izena emanda Nafarroan.
Espainiako Estatuan ere inoizko afiliatu kopuru handiena zenbatu dute apirilean, 21.588.639 guztira. Martxotik apirilera 230.993 afiliatu gehiagok eman dute izena Gizarte Segurantzan, ia erdiak ostalaritzan Aste Santuko kanpainak bultzatuta.
Langabeziak % 1,39 egin du behera EAEn eta % 3,17 Nafarroan, apirilean
Langabeziaren bilakaera positiboa izan da apirilean, bai EAEn eta baita Nafarroan ere, Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak zabaldutako datuen arabera. Langabezia tasa % 1,39 jaitsi da (1.503 langabe gutxiago) EAEn martxoarekin alderatuta, eta, guztira, 106.811 pertsona daude langabe gisa erregistratuta Lanbiden. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan, berriz, 967 pertsona gutxiago zeuden izena emanda apirilean (% 3,17), eta, guztira, 29. 491dira lanik gabe daudenak.
2024ko apirileko datuen aldean, 2.742 langabe gutxiago (% 2,50 gutxiago) daude EAEn; Nafarroan, iazko hilabete berean baino 750 langabe gutxiago (% 2,4) zenbatu dituzte.
Langabezik behera egin du EAEko hiru lurraldeetan. Bizkaian aurreko hilean baino 1.070 langabe gutxiago daude (% 1,75) eta iaz epe berean baino 1.621 gutxiago (% 2,63). Araban, martxoan baino 165 langabe gutxiago (% 0,88) daude eta iazko apirilean baino 220 gutxiago (% 1,17). Azkenik, Gipuzkoan, 268 langabe gutxiago erregistratu dituzte apirilean (% 0,94) eta 901 gutxiago (% 3,09) iazko apiriletik aurtengo apirilera.
Kontratazioari dagokionez, 48 770 kontratu berri sinatu ziren apirilean, aurreko hilabetean baino 8.729 gehiago eta iazko apirilean baino 6.602 gutxiago (% 11,92). Kontratu horietatik % 24 izan ziren mugagabeak (11.700 kontratu).
Espainiako Estatuan 2.512.718 langabe zeuden Espainiako Estatuan apirilaren amaieran, 2008ko uztailetik izandako kopururik txikiena. Martxotik apirilera 67.420 pertsona gutxiago zenbatu dituzte.
Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren balorazioa
Mundu mailako ezegonkortasun ekonomikoa gorabehera, "joera positiboa berretsi da sektore guztietan; batez ere, urte arteko terminoetan", Eusko Jaurlaritzaren arabera. Gainera, langabeziak behera egin du "lehentasunezko" kolektibo guztietan: gazteak, emakumeak eta 45 urtetik gorakoak.
Alfonso Gurpegui Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordeak azpimarratu duenez, "apirileko datuek joera positiboa berretsi dute, urte arteko tasa negatiboak ondoz ondoko zazpi hilabetetan batu ostean". Halaber, Gizarte Segurantzan izena emandakoak inoiz baino gehiago direla nabarmendu du.
Nafarroako Gobernuak ere langabezia eta afiliazio datuen balorazio positiboa egin du, eta "lan merkatuaren dinamika ona" azpimarratu du.
Carmen Maeztu Nafarroako Eskubide Sozialen kontseilariaren arabera, enpleguaren joera ona "sendotu" egin da, lanpostuak sortzen jarraitzen dutelako, langabezia modu egonkorrean murrizten ari delako eta afiliazioak marka historiko berri bat ezarri duelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.