Aralarko natura-parkea kudeatzeko plana adostu dute Enirio-Aralarko Mankomunitateak eta Aldundiak
Urteetako gatazkari amaiera emateko asmoz, Aralarko natur parkea datozen 10 urteetan kudeatzeko plana adostu dute Enirio-Aralar Mankomunitateak eta Gipuzkoako Aldundiak. Besteak beste, finantzazio eredua zehaztu dute eta aureikusi dute estrategikotzat jotako hiru mendi bide zabaltzea.
Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko foru diputatuak azaldu duenez, "kudeaketa akordio egonkorra" adostu dute, eta "aurrerapauso garrantzitsua" egin da. Adur Ezenarro Enirio-Aralar Mankomunitateko lehendakariak, berriz, nabarmendu du ez dela "zerbaiten bukaera, hasiera baino".
Aralarko parke naturalaren oreka bilatzea du helburu akordioak, eta, bereziki abeltzaintza zaintzea. Horregatik, hiru mendi-bide zabaltzea aurreikusi dute. Arritzagako bidea egokitzea, eta Elutxeta eta Pagabe inguruko larreetarako bide berriak zabaltzea. Ezenarrok gogorarazi duenez, "artaldeak mendian ibiltzea funtsezkoa izan da Aralar gaur egun ezagutzen dugun modukoa izan dadin".
Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero 350.000 euroko ekarpena eta beharrezko inbertsioak egiteko konpromisoa hartu du. Bestalde, Enirio-Aralar Mankomunitateak erakundearen egitura eta lan kostuak bere gain hartzeaz gain, Plan Orokorrean jasotako ekintza ezberdinak garatzeko behar diren baliabideak ziurtatzeaz arduratuko da.
Plana behin betiko onartu aurretik, erakunde bakoitzak berretsi beharko du eta helegiteak jartzeko aukera ere egongo da. Bi aldeek onartu dute erdibideko akordioa lortu dutela, baina gatazka gainditzeari eman diote lehentasuna.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.