Bridgestoneko CCOOk, UGTk eta BuBk astelehenean sinatuko dute erregulazio txostena, 420 kaleratze onartuta
Bridestoneko CCOO, UGT eta BuB sindikatuek astelehenean sinatuko dute, enplegu-erregulazioko espedientearen (EEE) kontsulta epeko azken bileran, enpresak egindako azken proposamena. Basauriko eta Puente San Migueleko (Kantabria) lantegietan guztira 420 langile kaleratuko dituzte, txosten horren arabera, eta ekainaren 23tik aurrera aplikatuko da. ELAk eta SITBk uko egin diote sinatzeari, ez dituztelako baja traumatikoak onartzen.
Bridgestone multinazionalaren Basauriko eta Puente San Migueleko langileek erreferendun bidez onartu zuten EEErako enpresaren azken proposamena, aldeko 805 boto (% 69,4), kontrako 322 (% 27,8), 29 boto zuri eta 3 baliogabe emanda. Bizkaiko lantokiko 232 langileri eta Kantabriako 188ri eragingo die erregulazioko espedienteak.
Astelehenean erantzun behar diote sindikatuek enpresaren azken proposamen horri. CCOOk, UGTk eta BuBk erreferendumean ateratakoa errespetatuko zutela hitz eman zuten. Behin langileek onartzearen alde eginda, beraz, akordioa onartuko dute. Hortik aurrera, enpresak Administrazioari igorriko dio dokumentazioa, eta hark 15 egunen buruan ebatzi beharko du prozesuak legezko parametroak betetzen dituen, Roberto Corral Basauriko langileen batzordeko presidenteak azaldu duenez.
Bien bitartean, aurre-erretiroak edo borondatezko bajak eskatu nahi dituzten langileei enpresari horren berri emateko epea zabalduko du lantegiak. Horrela, ekainaren 23tik aurrera aplikatuko litzateke enplegu-erregulazioko espedientea.
Sindikatuek esku artean dituzten datuen arabera, 100 langile inguru dira Basauriko lantegian aurre-jubilazioa eskatzeko adinean daudenak, eta 40 bat Puente San Miguelen. Gainera, asko dira borondatezko baja hartzeko interesa dutenak. Lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko kalteordaina jasotzeaz gain (hileko mugarik gabe), 30.000 euro jasoko dituzte.
Horrela, sindikatuen iritziz, nabarmen jaitsiko da kaleratze traumatikoen kopurua. Aurre-jubilazioak kenduta, 280 langile kaleratuko dituzte, eta pizgarridun bajak hartuko dituzte batzuek, indemnizazioa jaso nahi dutelako edo beste enpresa batean lana berehala lortzeko aukera ikusten dutelako.
Baja hartzeko bete beharreko baldintzak gorabehera, enplegu-erregulazioko espedienteak eragingo dien arloetako langileek pizgarridun bajak hartzeko eta aparteko 30.000 euroak jasotzeko aukera izango dute (enplegu-erregulazioko espedientea aplikatuta kaleratuko balituzte, ez lukete jasoko). "Enpresak azken finean hauxe esan du: lanpostu batzuk txostenean sartzen ditut eta beste batzuk ez. Orduan, txostenean sartutako postua dutenek aukera dezakete borondatezko baja, eskatzeko, nahiago dutelako 30.000 euro gehiago poltsikoratu", azaldu du Basauriko batzordeko presidenteak.
Gaineratu duenez, borondatezko bajen kasuan "aniztasuna" egongo da, horretarako arrazoiei dagokienez: "Batzuek benetan hala nahi dutelako hartuko dute, familiako ekonomia konpontzeko aukera hori probestu eta lanera beste norabait joango direlako, eta beste batzuek, kaleratuak izateko arriskuan egongo direlako, eta, horri aurre hartuta, nahiago izango dutelako 30.000 euro horiek jaso".
Behin grebak bertan behera utzita, akordioa sinatu ondoren, ekoizpena egokituko da, eta ekainaren 23tik aurrera dauden bajen arabera moldatu beharko da, gelditzen diren langileak postuetan berrantolatu eta arlo batetik beste batera aldatzen diren langileei formakuntza emateaz gain.
Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak modu positiboan baloratu du Bridgestoneko langileen erabakia, errespetatzeko eskatu du, eta Eusko Jaurlaritzak langileak babestuko dituela erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.