INFLAZIOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekainean, urtearteko KPIa % 2,8raino igo da EAEn, eta % 2,4an kokatu da Nafarroan

Espainiako Estatistikako Institutuak argitaratutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak du erkidegoetan tasarik altuena, Balearrekin batera; izan ere, % 2,8ko indizea dute biek ala biek. 

EMAKUMEA SUPERMERKATUAN NESKA EROSTEN MUJER SUPERMERCADO COMPRANDO COMPRAS ITURRIA: aleksandarlittlewolf FREEPIK.ES

Emakume bat, supermerkatuan, erosketa egiten. EFEren artxiboko irudia.

Prezioek gora egiten jarraitzen dute Hego Euskal Herrian. Euskadiko urtearteko Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) lau hamarren igo da ekainean, maiatzekoarekin alderatuta, eta % 2,8an kokatu da, Espainiako batezbestekoa baino bost hamarren gorago. 

Espainiako Estatistikako Institutuak asteartean argitaratutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak du erkidegoetan tasarik altuena, Balearrekin batera; izan ere, bi-biek % 2,8ko indizea dute. 

Nafarroari dagokionez, berriz, bederatzi hamarren igo da ekainean KPIa, eta % 2,4an kokatuz urteartekoa. Aisialdia eta kultura garestitu dira gehien ekainean.

Espainiako Estatuan, berriz, ekaineko Kontsumoko Prezioen Indizeak hiru hamarren egin du gora, % 2,3ra arte; aurreko hilabetearekin alderatuz gero, % 0,7ko igoera izan du. Erregai, elikagai eta edariak garestitu dira, eta horrexek eragin du KPIak gora egitea. 

Zure interesekoa izan daiteke

Berdela verdel Hondarribia arrantza pesca Eusko Label Irekia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrantzaleen kofradiek jarduna etengo dute astelehen honetan, EBren araudi berriaren aurka protesta egiteko

Kofradiek ez dituzte kontrol neurri berriak begi onez ikusi, besteak beste, betebehar polemikoak inposatzen dizkietelako, hala nola porturatzeko abisua lau ordu lehenago eman behar izatea eta harrapaketen erregistroa "zero kilotik aurrera" egin behar izatea. Eskakizun horiek, sektorearen arabera, ez datoz bat baxurako arrantzaren eguneroko errealitatearekin.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X