Tubos Reunidosek 28 milioi galdu ditu lehen seihilekoan, merkataritza-gerraren ondorioz
Konpainiaren arabera, galera horien arrazoi nagusiak muga-zergen politikak dira, "merkatua ziurgabetasunez betetzea” eragin baitute.
Tubos Reunidosek galerak izan ditu 2025eko lehen seihilekoan. Konpainiak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari jakinarazi dionez, emaitza garbia -28,4 milioi eurokoa izan da, aurreko urtean baino 68,8 milioi euro gutxiago.
Konpainiak uztailean aurreratu zuen Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientea aplikatuko duela Amurrioko (Araba) bere lantegian, 2025eko irailaren 1etik 2026ko otsailaren 28ra arte.
Tubos Reunidos Groupek ohar batean azpimarratu duenez, emaitzek islatzen dute "nazioarteko merkataritzaren murrizketek eta muga-zergen politikek ziurgabetasunez betetako merkatu batean izan duen eragina".
"Soldadurarik gabeko hodien sektorea ziklikoa da, eta, zalantzarik gabe, moteltze-fase batean murgilduta gaude", gaineratu du taldeak.
Hala eta guztiz ere, enpresak azaldu du aldi horretan diru-sarrerak % 19,1 igo egin direla, 205,8 milioi euroraino, eskaera-zorroa igo egin baita.
Konpainiaren arabera, Estatu Batuek bultzatutako muga-zergen neurriek, bereziki altzairuaren eta aluminioaren gainekoek , "banatzaileek eta operadoreek erosteko eta inbertitzeko erabakiak hartzerakoan atzeraldia eragin dute". Horren ondorioz , eskaera-zorroaren bolumena % 26 jaitsi da 2024. urtearen amaierarekin alderatuta.
Muga-zergek taldearen EBITDAn urteko lehen sei hilabeteetan izango duten eragina (-0,7 milioi) 15 milioi euro ingurukoa izango dela kalkulatzen da, muga-zergek, bezero-kopuruaren beherakadak eta eskaeren jaitsierak eraginda.
Ziurgabetasunari aurre egiteko, Tubos Reunidosek hainbat neurri hartu ditu, besteak beste, merkatu osagarrietan merkataritza bultzatzea, "arantzelak AEBko salmentetan duen eragina arintzeko", baita kostuei eusteko politikak eta neurri operatiboak hartzea ere.
2025eko lehen seihilekoan, Iruña Okan enpresak duen lantegian ekoizpen arrazoiengatik aldi baterako enplegu erregulazioko espediente bat aplikatu da, % 50eko gehieneko intzidentzia mailarekin.
Zor garbia 243,7 milioi eurokoa da seihilekoaren amaieran, hau da, koska txiki bat egin du gora 2024ko abenduaren 31n erregistratutako 234,3 milioiekin alderatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete berarekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.