Lorategi Hirian 98 etxebizitza babestu eraikitzea adostu dute Donostiako Udalak eta Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak Loiola auzoko Lorategi Hiriko lursailetan 98 etxebizitza babestu eraikitzeko akordioa sinatu dute astearte honetan.
Horretarako, Donostiako Udalak 2.700 metro karratu lagatu ditu —udal jabegoko bi partzela doan utzi, alegia— babes ofizialeko 63 pisu eta 35 etxebizitza tasatu egiteko.
Ekitaldia Loiolako Lorategi Hiriko hirigintza-esparruaren erdi-erdian izan da, eta lankidetza-hitzarmena Eneko Goia alkateak eta Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak sinatu dute.
Donostiako Udala dagoeneko urbanizazio lanak egiten ari da inguru horretan, eta etxebizitzak eraikitzeko lanak datorren urteko erdialdean hastea aurreikusten da.
Gaurkoa aurrerapausoa da, Gipuzkoako hiriburuan 1.350 etxe babestu egiteko martxan dagoen bide-orrian.
Zure interesekoa izan daiteke
Anthropic Burtsara aterako da gaur eta historiako burtsaratze handiena izango da: 85.670 milioi eurotik gora
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatuko dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan