BetiON zerbitzuan grebaren jarraipena % 85ekoa izan da, sindikatuen arabera
Langile batzordeak eskatzen du uztailaren 16an kaleratutako langile bat berriro onartzeko, zehapen-araubidearen ordezko neurriak hartzeko eta erasoen aurrean protokolo eraginkorrak abian jartzeko. Enpresak neurririk hartu ezean, ez dituzte baztertzen greba egun gehiago.
BetiON zerbitzuko langileak 24 orduko lan uztea egitera deitu dituzte gaur sindikatuek langile baten kaleratzea salatu eta etxeko zerbitzua eskaintzen dutenek erasoen aurrean babes gehiago izan dezaten eskatzeko, eta grebak % 85eko babesa izan duela adierazi dute, lehen txandetan.
LABek, ELAk, ESK-k eta UGTk deituta, langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, "Despidorik ez! Isun eta eraso gehiagorik ez! lelopean ("Despidorik ez! ¡Ni más sanciones ni más agresiones!").
2023ko abuztutik Ilunion enpresak kudeatzen du zerbitzua. Sindikatuen arabera, uztailaren 16an langile bat kaleratu zuten, horren lana aurrerantzean Madrildik egingo zutela argudiatuta, eta hori "kaleratze arbitrarioa" dela uste dute. Halaber, azken hilabeteetan hainbat langileri zigorrak ezarri dizkietela salatu dute, eta enpresak "larderia kanpaina" abiatu duela.
Gainera, sindikatuek ohartarazi dute ez dagoela protokolo eraginkorrik erasoen aurrean; izan ere, langile batek erabiltzaile baten erasoa jaso zuen, baina ez zuen ez laguntza psikologikorik ezta juridikorik jaso.
Horien esanetan, mutuak lau egun behar izan zuen erasoa onartzeko, eta hori kalteberatasun-egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu publiko batean "onartezina" dela uste dute.
Horrenbestez, kaleratutako langilea berehala kontratatzeko, zehapen-araubidearen ordezko neurriak hartzeko eta babes-protokoloak abian jartzeko eskatu dute. Horrekin batera, batzordeak erakunde publikoen inplikazioa ere eskatzen du, funtsezko zerbitzu horretan lan-baldintza duinak bermatu ahal izateko.
"Enpresa eta Eusko Jaurlaritza hitz egitera eseritzea espero dute" sindikatuek, eta ez dute baztertzen greba egun gehiago deitzea, baldin eta premiaz neurriak hartzen ez badira.
85.000 pertsona inguruk erabiltzen du mendekotasunen bat duten edo laguntza premia duten edadetuentzako telelaguntza zerbitzua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Dena den, Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dute 24 orduko greba egunak ez duela eragin handirik izango erabiltzaileengan — gutxieneko zerbitzuek ohiko arreta telematikoa bermatuko dute, eta aurrez aurrekoa presazko kasuetan soilik eskainiko da —.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.