Enplegu erregulazioko espedientearen kaleratzeak 22tik 14ra jaitsi ditu Serveok, eta langileek greba abiatu dute
Enpresak banan-banan negoziatuko du kaleratutako langile bakoitzarekin. Sindikatuek salatu dute Bridgestoneko langileak atzeman dituztela Serveoko beharginen lanak egiten, greba hasi eta bi ordura.
Serveo enpresak Basaurin (Bizkaia) duen plantillak greba mugagabea hasi du astelehen honetan, enpresak eskainitako EEEaren baldintzak errefusatu ostean. Enpresa Bridgestoneren mantentze-lanez arduratzen den azpikontrata da, eta kaleratzeak 22tik 14ra jaitsi ditu (39 langile ditu guztira), beste lantoki batzuetara joateko pizgarriak dituzten zortzi birkokatze proposatu baititu.
CCOOko iturriek jakitera eman dutenez, lan-erregulazioko espedientearen kontsulta epea astelehen honetan amaitu ostean, sindikatuak bihar sinatuko du espedientearekin ados ez dagoela, eta enpresak ostegun honetan emango ditu kaleratze gutunak.
Enpresak banan-banan negoziatuko du kaleratutako langile bakoitzarekin, baldin eta urteko 29 eguneko kalte-ordaina onartzen badu, hileko kuoten mugarik gabe, edo urteko 33 eguneko kalte-ordaina, 24 hilabete-saritan. Aurretik, zuzendaritzak uko egin zion aurretiko erretiroak eskaintzeko aukerari (sei langileri eragingo zien).
Gainera, zortzi birkokatze proposatu ditu, 100 euroko pizgarriarekin, 20 kilometro baino gehiagora lekualdatu behar direnentzat.
Sindikatuek baztertu egin dute proposamen hori, eta grebara deitu dute. Hala, langileek elkarretaratzea egingo dute astearte honetan, 06:00etan, Bridgestoneko fabrikaren sarrerako zubian, Basaurin.
Bestalde, CCOOk eta UGTk Basauriko Bridgestonen dituzten atal sindikalek salatu dutenez, Serveoko beharginek greba hasi dutenetik bi ordu besterik igaro ez direnean, Bridgestoneko langileak atzeman dituzte azpikontratako langileei dagozkien lanak egiten, "ekoizpena geldi ez dadin".
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.
Euskalduna Jauregiko garbitzaileek bost greba-egun deitu dituzte, soldatak parekatzea aldarrikatzeko
Apirilaren 14tik 18ra egingo dute greba. ISS Facility zerbitzuaren enpresa esleipenduneko langileek salatu dutenez, urtean 18.000 euro inguru kobratzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste eraikin batzuetako garbiketako beste langile batzuek, berriz, 27.000 euro.
Nafarroako Foru Ogasunaren autolikidazio-proposamenak, kontsultagai
Gaur abiatuko da kanpaina telematikoa, eta hilaren 20an aurrez aurrekoa, ekainaren 25era arte. Esperientzia pilotu gisa, aurten errenta bulego mugikor bat egongo da hiru puntutan (Zangoza, San Adrian eta Altsasu), Ogasunaren bulegorik ez duten eremuetako bizilagunei tramitea egiten laguntzeko.