Higiezinen merkatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzaren prezioak goia jo du berriro Donostian: 5.869 euro metro koadroko

Apirila eta ekaina bitartean, metro koadroko prezioa % 1 igo da oro har Gipuzkoan, aurreko hiruhilekoarekin konparatuta. Etxebizitzen salerosketari dagokionez, % 2,7 handitu da, eta alokairuak, ordea, % 10,9 egin du behera.

Etxebizitza vivienda EFE
Etxebizitzaren metro koadroak gora egiten jarraitzen du. Argazkia: EFE

Donostiako etxebizitzaren metro koadroaren batez besteko prezioa maximo historikoetan kokatu da berriz ere, aurtengo bigarren hiruhilekoan metro koadroko prezioa % 0,8 garestitu ostean: 5.869 euro metro koadroko. Urte osoari erreparatuta, % 5,7 garestitu dira etxebizitzak.

Gipuzkoa osoari dagokionez, metro koadroaren prezioa % 1 garestitu da apirilaren eta ekainaren artean (iazko epe berdinarekin konparatuta) eta % 6,3 urte osokoa, metro koadroko 3.698 eurora iritsira. Hori ere "maximo historikotzat" jo du COAPI Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo Ofizialak, etxebizitza-merkatuari buruz astelehen honetan aurkeztutako txostenaren arabera.

Salmenta

Etxebizitzen salerosketari dagokionez, urteko bigarren hiruhilekoan 2.223 etxebizitza saldu edo erosi dira Gipuzkoan (bigarren eskuko 1.994 etxe eta 229 berri), hau da, % 2,7 gehiago aurreko hiru hilabetearekin konparatuta, eta % 48,4 gehiago iazko epe berdinarekin alderatuta.

Azken 12 hilabeteetan 8.471 etxe saldu nahiz erosi dira lurraldean, urteko % 29,8 gehiago, salerosketen goranzko joera berretsita.

Alokairua

Gipuzkoan azken hiruhilekoan egindako alokairu-kontratuen kopurua 1.457koa izan da, urte arteko % 10,9ko murrizketarekin, alokairuaren "beheranzko joera argia" sendotuz, txostenaren arabera.

Donostian, azken hiruhilekoan alokairu-kontratuak 457 egin dira (% 6,5 gutxiago).

Alokairuan eskainitako etxebizitzen hileko batez besteko errenta 2.074 eurokoa izan da Gipuzkoan (urtetik urterako 2,9 euro gehiago) eta 2.247 eurokoa Donostian (urtebete lehenago baino % 4,5 gehiago). Metro koadroko hileko batez besteko prezioa 11,6 eurokoa izan da (+ % 9,6) eta 15,4 eurokoa Donostian (+ % 7,8). 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X