Eusko Jaurlaritzak Indartuz inbertsio funtsa sortuko du, eta 400 milioirekin hornituko du
Gainera, Finkatuz inbertsio funts publikoak estatutuak eguneratuko ditu enpresetan parte hartzeko irizpideak malgutzeko. Esaterako, ez da horretarako baldintza izango enpresak egoitza Euskadin izatea, eta nahikoa izango da lurraldean "eragina" izatea.
Imanol Pradales lehendakariak Inbertsio Plana aurkeztu du, asteazken honetan, Bilbon. Argazkia: EFE
Euskadi Eraldatuz 2030 ekimenaren bitartez bi finantza tresna sortuko ditu Eusko Jaurlaritzak —Indartuz funtsa, 400 milioi eurorekin hornituta egongo dena, eta arrisku kapitaleko bi funts (100 milioi)—, Euskadiren eraldaketa ekonomikoan aurrera egiteko asmoz. Horiei lehendik dauden Finantzen Euskal Institutua eta (150 M€) Finkatuz (350 M€) batu behar zaizkie.
Inbertsioen alorrean, bide-orri berriaren xehetasunak azaldu ditu gaur goizean Eusko Jaurlaritzak. Bilboko Burtsan egin den ekitaldian izan dira, besteak beste, Imanol Pradales lehendakaria, Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburua, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua, eta Amaia del Villar Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia.
Ogasun sailburuak eman ditu planaren inguruko azalpenak. Adierazi duenez, plana martxan jarrita eraldaketa bultzatu eta azkartu nahi du Jaurlaritzak, Euskadi berrindustrializazioaren abangoardian kokatzeko. "Ikupegi zabalez eta erabakitasunez jarduteko unea da", gaineratu du.
Euskal Finantza Aliantzak lau finantza tresna nagusitara bideratuko du dirua, enpresak sustraitzea, eraldaketa, industria berriak eta sektore emergenteak oinarri hartuta.
Aliantzaren baliabideak bideratze aldera, lau bitarteko proposatzen dira: Finantzen Euskal Institutua (150 milioi euro), Finkatuz (350 milioi euro) eta Indartuz funtsak (400 milioi), eta arrisku-kapitaleko funtsak (100 milioi).
Indartuz funtsa proiektu eraldatzaileetan zuzeneko eta zeharkako inbertsioak egiteko sortu da.
Azkenik, laugarren tresna arrisku-kapitaleko funtsak izango dira (100 milioi), enpresa handi zein txikiek eraldaketarako tresnak izan ditzaten, finantzaketa lor dezaten eta kasuan-kasuan laguntza izan dezaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.