Jaurlaritzak bertan behera utzi du angula arrantzatzeko 2025-26ko kanpaina, espeziearen egoera "kritikoa" dela eta
Hainbat txostenen arabera, orain arte aplikatutako neurriek ez dute balio izan espeziearen egoera kritikoa lehengoratzeko, eta, horren aurrean, Arrantza Sailak espeziea berreskuratzeko neurriak indartzea erabaki du egoera atzeraezina izan baino lehen.
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila Euskadiko Angulero Elkarteko ordezkariekin bildu da ostiral honetan, angularen arrantza aldi baterako eteteko erabakiaren berri emateko, azken txosten zientifikoetan oinarrituta.
Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, bi txostenetan eta hainbat erakunderen ebazpenetan oinarrituta hartu dute erabakia.
Batetik, Espainiako Estatuak udaberrian Europako Batzordeari aurkeztu zion Angularen Kudeaketa Planaren ebaluazio osteko azken txostenaren ondorioak daude.
Bertan nabarmendu dutenez, angularen ihes eta errekrutatze helburuak urrun daude oraindik Europako Kontseiluaren 2007ko Araudian ezarritako xedetik, eta ibaietako angula kopurua 1960ko eta 1970eko hamarkadetan bizi zirenen % 7 baino ez da.
Egoerari aurre egiteko hainbat neurri aplikatu dira orain arte, hala nola arrantza jarduera mugatzea edo habitataren kalitatea eta ibai konektibitatea hobetzea, baina neurri horiek ez dute lortu espeziearen egoera larriari buelta ematea eta, beraz, izakinak muga biologiko seguruetatik kanpo jarraitzen du.
Bestalde, Arartekoak ebazpen bat eman zuen ekainaren 4an, angularen populazioa berreskuratzeko neurrietara egokitzen den arrantza arautzea gomendatuz. Arartekoak nabarmendu zuen neurri arautzaile horiek irizpen tekniko eta zientifikoetan oinarritu eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Angularen Kudeaketa Planaren esparrura egokitu behar direla.
Norabide berean doaz AZTIren txostenaren emaitzak. Europar Batzordeari aholkua ematen dion Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Kontseiluko Angularen Lantaldearen bileran aurkeztuko den txostenean azpimarratu du ez dagoela espeziea errekuperatzen ari dela esateko zantzurik.
Bada, ondorio horiek guztiak kontuan izanda, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak angularen 2025-26ko kanpaina bertan behera uztearen alde egin du.
Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Kontseiluaren txostena jaso bezain pronto, lan-mahaia eratuko da azaroan 2010eko Angularen Kudeaketa Plana berritzeko. Gipuzkoako Aldundiak eta Bizkaikoak parte hartuko dute lan-mahaian, baita AZTIko eta EHUko zientzialariek, Euskadiko Angulero Elkarteak eta ekologista taldeen ordezkari batek ere, espeziearen kontserbazio egoera hobetzeko eta arrantza berreskuratzeko neurri berriak hartzeko.
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak lanean jarraituko du espeziea berreskuratzeko eta horren eta ingurunearen garapen jasangarria sustatzeko. 2024-25 kanpainan, espezie horretako 198,44 kilo harrapatu ziren guztira, horretarako baimena duten arrantzaleen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.
Euskalduna Jauregiko garbitzaileek bost greba-egun deitu dituzte, soldatak parekatzea aldarrikatzeko
Apirilaren 14tik 18ra egingo dute greba. ISS Facility zerbitzuaren enpresa esleipenduneko langileek salatu dutenez, urtean 18.000 euro inguru kobratzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste eraikin batzuetako garbiketako beste langile batzuek, berriz, 27.000 euro.
Nafarroako Foru Ogasunaren autolikidazio-proposamenak, kontsultagai
Gaur abiatuko da kanpaina telematikoa, eta hilaren 20an aurrez aurrekoa, ekainaren 25era arte. Esperientzia pilotu gisa, aurten errenta bulego mugikor bat egongo da hiru puntutan (Zangoza, San Adrian eta Altsasu), Ogasunaren bulegorik ez duten eremuetako bizilagunei tramitea egiten laguntzeko.