Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
BANKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bankuan akzioak dituzten Sabadellen bezeroen % 2,8k onartu dute BBVAren eskaintza

Akziodun horiek Sabadell bankuaren kapitalaren % 1,1 ordezkatzen dute. Kataluniako bankuak azaldu duenez, bezero diren akziodun txikiak kapitalaren % 30,8ren jabe dira. 

exterior-sede-banco-sabadell-barcelona-europa-press

Sabadell bankuaren egoitza, Bartzelonan. Artxiboko argazkia: Europa Press

Sabadell bankuan akzioak dituzten bezeroen % 97,2k baztertu egin dute BBVAk Kataluniako bankua erosteko egindako eskaintza publikoa, Sabadellek astearte honetan jakinarazi duenez. Halaber, baiezkoa eman duten horiek kapitalaren % 1,1 baino ez dute ordezkatzen. 

Kataluniako bankuak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordera igorritako informazioaren arabera, akziodun eta bankuko bezero diren horiek (akziodun txikiak) kapitalaren % 30,8aren jabe dira

Gauzak horrela, akziodun diren Sabadellen bezeroetatik % 2,8k soilik onartu dute BBVAk egindako eskaintza, hots, Sabadellen 4,8376 akzioko BBVAren akzio bat eskuratzea. 

Datu horiek mahai gainean, ikusi beharko da BBVAk Sabadell erosteko egindako eskaintza publikoa zertan gelditzen den. Aurrera aterako ez balitz, ez da baztertzen BBVAk beste saiakera bat egitea. Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak datorren ostiralean jakinaraziko du eskaintza onartu den ala ez. 

BBVAk Sabadellen akziodunen % 50en babesa lortzea jarri zuen baldintza gisa. Hala ere, % 30eko langa gaindituz gero, beste eskaintza bat egin ahalko luke. 

Edozein kasutan, bigarren eskaintza aurkeztu ala ez BBVAren administrazio kontseiluaren erabakia izango da. 

Carlos Torres buru duen bankuak esana du bigarren eskaintza hori lehenengoaren baldintza berdinetan egingo litzatekeela. Sabadellek, aldiz, gehiago eskatzen du. 

Kontuak kontu, Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak erabakiko ditu prezio "ekitatiboa" zehazteko irizpideak. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X