Euskadin duen presentzia indartzen jarraitzeko deia egin dio Eusko Jaurlaritzak BBVAri
Sabadellen akzioak erosteko eskaintza publikoaren bidea amaitu ostean Lehendakaritzako iturriek gogoratu dutenez, "bi enpresa pribaturen arteko operazioa zena akziodunek erabaki behar zuten eta erabaki dute". Hala ere, "finantza-sektore sendo, lehiakor eta errotua izatea ona eta beharrezkoa" dela nabarmendu du, bai Euskadiko ekonomiarentzat, bai Kataluniakoarentzat.
Sabadellen gaineko EEPren bidea amaitu ostean, Euskadin duen presentzia indartzen jarraitzeko deia egin dio Eusko Jaurlaritzak BBVAri, lehendakaritzako iturriek adierazi dutenez.
Pasa den astean Imanol Pradales lehendakariak nabarmendu zuenez, bururaino eramatekotan, BBVAren EEPa ona izango zela bai Euskadirentzat, bai Kataluniarentzat, haren hitzetan, "finzantza arloan halako sendotze bat" behar delako, eta "finantza-sektore sendo eta lehiakorra" izatea garrantzitsua delako.
EEP hori burutu ez dela ikusirik, lehendakaritzako iturriek gogoratu dutenez "bi enpresa pribaturen arteko operazioa zen akziodunek erabaki behar zuten eta erabaki dute". Hala ere, "finantza-sektore sendo, lehiako eta errotua izatea ona eta beharrezkoa" dela nabarmendu du, izan Euskadiko izan Kataluniako ekonomientzat.
Iturri berdinek gogorarazi dutenez, BBVA "euskal banku bat da, Bilbon sakon errotua eta Euskadirekiko konpromiso ibilbide luzeduna. Azken garaietan pauso garrantzitsuak eman ditu gure herrian presentzia, ekarpena eta eragin ekonomiko eta finantzarioa indartzeko. Hori da bidea".
Horregatik, "norabide horretan sakontzen" jarraitzearen alde agertu da, "harremanak finkatuz eta itzulkin konpartitu handiagoa sortuz, bai Euskadirentzat, bai bankuarentzat berarentzat. Aro berri bat zabaltzen da BBVArentzat, eta baita Euskadik bere finantza-entitate nagusienetako bat denarekin dituen harremanak egonkortu eta indartzeko ere".
Zure interesekoa izan daiteke
Eskola jantokietako enpresek % 20ko soldata igoera eskaini dute bost urtetan eta greba bertan behera uztea eskatu dute
Begiraleak martxoaren 10, 11 eta 12an geldituko dira, negoziazioan "aurrerapausorik eman ez delako", sindikatuen arabera. Enpresek ziurtatu dute dagoeneko onartu dituztela kolektiboaren aldarrikapen nagusiak.
Tubos Reunidosek konpainia "birdimentsionatzea ezinbestekoa" dela azpimarratu du
Enpresak bere eskaintzari eutsi dio asteazken honetako bileran: 59 urtetik aurrerako aurre-erretiroak eta sustatutako bajen eskaintzan, urteko 38 egunekin.
Zer eragin izango du Ekialde Hurbileko egoerak argindar-fakturan?
Baliteke gasa argia baino gehiago garestitzea, eta kontratu motaren araberakoa izango da. Tarifa finkoa duten etxeek ez omen dute berehalako aldaketarik nabarituko. Araututako tarifa dutenek, berriz, arrisku handiagoa izango lukete.
Konpondu da txartel bidez ordaintzeko izan diren arazoak
Intzidentziak lehen ordutik izan du eragina, eta arazoak sortu dira establezimenduetan zein erabiltzaileen artean. Arazoa konpondu da jadanik.
India, aukera ugariko herrialdea euskal makina-erremintarako
Nazioarteko testuingurua benetan zaila den honetan, makina-erremintaren sektoreak aire freskoa bilatzen du geldirik dagoen Europatik eta aurkari bihurtu den Txinatik urrun. Estatu Batuetako merkatua birika nagusia izanik, sektoreak bi gune nagusi ditu helburu: India eta Mercosur.
Denboraldiko lehen antxoa euskal portuetara iristen hasi da
Sasoiko lehen antxoak euskal portuetara iritsi dira, kostera hasi eta hurrengo egunean. 20 tona sartu dira, esaterako, Getariako portuan. Orain ikusi behar zenbatean saltzen duten kiloa arraindegietan, eta uste bezain gozo ote dagoen.
EAEn 1.100 langabe gutxiago izan dira otsailean, baina Nafarroan langabeziak zertxobait egin du gora
Hego Euskal Herrian 137.000 langabe inguru daude.
Petrolioaren prezioak % 3 inguru egin du gora, eta burtsetan jaitsierak izango dira, Iranen aurkako erasoen ondorioz
Petrolio gordinaren prezioarekin batera, gas naturalarena ere igotzen ari da; izan ere, Herbehereetako TTF merkatuan, Europako erreferentzietako bat, hilabeteko epean entregatzeko gasaren prezioa % 22 gehiago igo da, 53,14 dolarreraino.
EAEko enpresek 1.130 milioi euro esportatu zituzten Ekialde Erdikora 2025ean, guztizkoaren % 3,8
Guztira 42 euskal enpresak 63 ezarpen dituzte Ekialde Erdikoko hainbat herrialdetan.
Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu
Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.