Torresek ez du dimititzeko asmorik, BBVAk Sabadell erosteko ahaleginak porrot egin arren
BBVAko presidenteak azaldu duenez, administrazio kontseiluak hartu ditu erabaki guztiak, eskaintza aurkeztearena barne.
Carlos Torres BBVAko presidenteak ez du dimisioa aurkezteko asmorik, Bilbon egoitza duen bankuak Sabadell erosteko eskaintzak porrot egin arren. Ostiral honetan hedabideen aurrean adierazi duenez, presidente karguan jarraitu ala ez ez zegoen eskaintza publikoaren emaitzaren menpe.
Torresen arabera, administrazio kontseiluak hartu ditu erabaki guztiak, eskaintza aurkeztearena barne. Are gehiago, administrazio kontseiluaren babesa ez ezik, akziodunen batzarrarena ere baduela nabarmendu du.
Bankariak eskaintza publikoaren emaitza onartu du, baina aitortu du ez dela espero zutena. BBVAk ez du Sabadellen kapitalaren % 26 ere bereganatu.
Etorkizunean beste saiakeraren bat egingo duten galdetuta, baztertu egin du aukera hori, eta aurrera begiratu beharra dagoela azpimarratu du.
Sabadell bankuak, bere aldetik, "balio handiagoa" sortu du
Josep Oliu Sabadell bankuko presidenteak eta Cesar Gonzalez-Bueno kontseilari ordezkariak eskerrak eman dizkie akziodun, bezero eta langileei, BBVAren eskaintza publikoaren aurrean emandako erantzunarengatik. Horien hitzetan, Sabadell bankuak bere aldetik jarraituta "balio handiagoa" sortuko du.
Oliu eta Gonzalez-Buenok ohar batean adierazi dutenez, Sabadellek "bakarkako bidea egiten jarraitu ahal izango du, eta duela 144 urte baino gehiago hasi zuen bidean aurrean egin".
Catalunya Radio katean egin dioten elkarrizketan, operazioa espero ez bezala amaitu dela aitortu du. "Ez genuen hain emaitza garbirik espero", gaineratu du.
Kataluniako bankuko presidentearen hitzetan, Carlos Torres BBVAko presidentearekin hitz egin du bart, eta ez batak ez besteak ez zuten emaitza hori espero. Biek ala biek uste zuten BBVAk Sabadellen kapitalaren % 30 gutxienez eskuratuko zuela (operazioarekin aurrera jarraitu ahal izateko gainditu beharreko langa).
Zure interesekoa izan daiteke
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien esparrua adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira, nahiz eta bakoitzak esparru komuna handitu edo osatu ahal izango duen bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, bi alderdi horiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute aurrera ateratzeko.
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
Sheinek eta Temuk, besteak beste, jantzi bakoitzeko 50 zentimo eta 12 euro arteko zigor-tasak ordaindu beharko dituzte gaurtik aurrera.
Dieselaren prezioaren deskontua 20 zentimora igo da litroko; gasolinaren prezioaren gainekoa, ordea, 5 zentimora jaitsi
Gasolioaren prezioaren gainean ezarritako beherapen fiskala bikoiztu egingo da gaurtik aurrera, eta gasolinaren gainekoa, berriz, erdira murriztu.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du gai honetan ez dela komeni eremu publikoa "buru" izatea, enpresen "laguntzaile" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.
Asteartean jarriko da indarrean dieselaren prezioaren gaineko 20 zentimoko beherapena
Orain arte litroko 10 zentimo merkatzen zen. Erregaiaren garestitzeari aurre egitea da neurriaren helburua, uztailean % 15,7koa izan baita.
Aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetako izango da
Laneko itzulerarekin batera, Euskal Herriko familiek beste errealitate bati egin behar diote aurre. Izan ere, aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetakoa izango da. Horren erakusle, inflazioa, %4,3an kokatu da, 2023ko otsailetik ikusi gabeko zifra..
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, eta etxean zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten die.