Ia % 6 igo dira BBVAren akzioak burtsan, eta ia % 7 jaitsi dira Sabadellenak
Zehazki, BBVAren akzioek % 10,6raino igo dira zenbait unetan, eta 16,65 euroan itxi dute saioa. Sabadellen tituluek, berriz, % 9,6raino egin dute behera une batzuetan, eta 3,01 euroan amaitu dute.
BBVAren akzioak % 5,98 igo dira ostiral honetan, eta Sabadellen akzioek, berriz, ia % 6,78 egin dute behera gaurko saioan, Carlos Torres buru duen erakundeak Kataluniako bankuari egindako eskaintza oldarkorrak porrot egin ostean.
Zehazki, BBVAren akzioak % 10,6raino igo dira zenbait unetan, eta 16,65 euroan itxi dute saioa. Sabadellen tituluek, berriz, % 9,6raino egin dute behera une batzuetan, eta 3,01 euroan amaitu dute.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) atzo merkatua itxi ondoren iragarri zuenez, Sabadelleko akziodunen % 25,47k soilik onartu dute eskaintza, eta gutxienez partaidetzaren erdia bereganatu behar zuen BBVAk.
Ibex 35ean kotizatzen duten beste bankuek behera egin dute, AEBko banku sektorean izandako azken krisia dela eta.
Horrela, Santanderrek % 4,53 egin du behera, 8,19 euroraino, eta Caixabankek, berriz, % 3,10 egin du behera, 8,68 euroraino.