Eusko Jaurlaritzak eta Poloniako Gobernuak Europaren autonomia estrategikoa bultzatzearen alde egin dute
Astelehen honetan Bilbon egin duten Euskadi-Polonia Foroan aztergai izan dute, besteak beste, itsasoko energia eolikoan eta teknologia garbietan lankidetzan aritzea, baita teknologia aeroespazialetan eta azpiegitura adimendunetan eta logistikoan ere.
Andrzej Domanski eta Mikel Jauregi, gaur goizean, Bilbon. Argazkia: EFE.
Europaren autonomia estrategikoa premiaz sustatzea, industria-leihakortasuna bultzatzea eta "elkarlanean, elkarrekin" haztea; hori izan da astelehen honetan Eusko Jaurlaritzak eta Poloniako Gobernuak egin duten Euskadi-Polonia Forotik etorkizunera begira atera dituzten gako nagusiak.
Era berean, nabarmendu dutenez, "Europa bateratua, industrialki sendoa eta teknologikoki burujeabea" izatea funtsezkoa da, are gehiago ikusirik zer nolako arazo eta arriskuak dakartzan kanpo-eragileen mende egoteak arlo horiek garatzeko beharrezko diren ondasun, teknologia eta oinarrizko baliabideak lortzeko.
Bilbon egindako topaketan aztergai izan dute, halaber, itsasoko energia eolikoan eta teknologia garbietan lankidetzan aritzea, baita teknologia aeroespazialetan eta azpiegitura adimendunetan eta logistikoan ere.
Enpresa eta erakundeetako ordezkari ugarik hartu dute parte bilkuran, horien artean Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua; Andrezej Domanski Poloniako Ekonomia eta Finantza ministroa; Monika Krzepkowska Poloniak Espinian duen enbaxadorea eta Andrzej Dycha Poloniako Inbertsio eta Merkataritza Agentziako (PAIH) presidentea ere.
Imanol Pradales lehendakariak itxi du ekitaldia eta bere hitzartzean, kontinentearen segurtasun energetiko, teknologiko eta industriala babesteko deia egin du.
Gainera, "industria-lehiakortasuna" bermatzearen garrantzia azpimarratu du, eta horretarako "sinergia berriak" bilatzera deitu.
Eman diren datuen arabera, Euskadin, guxtienez 140 enpresak esportatzen dute Poloniara, bereziki, automozioa, fundizioa eta osagai-mekanikoaren sektoreetakoak, eta 40 enpresak Polonian bertan egoitzak dituzte. Hala, Polonia Euskadiren esportazioen mapan lehen 10 herrialdeetako bat da.
Creotech Instruments eta Satlantisen arteko hitzarmena
Foroaren testuinguruan, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Poloniako Creotech Instruments enpresak eta Satlantis euskal enpresak, Europako Espazio Agentziaren eta Europar Batasunaren programetara bideratutako sateliteak garatzeko; hurrengo belaunaldikoak eta bereizmen handiko gaitasun elektroptiko eta termikoak dituztenak, alegia. Lehen satelitea 2026an jaurtitzea aurreikusten da.
Memorandumaren puntuen artean dago, halaber, Polonian Satlantis taldeko kide izango litzatekeen sozietate bat eratzearen aukera aztertzea ere, zeinetan Creotechek bazkide estrategiko gisa parte hartuko lukeen.
Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren eta Poloniako agentzia homologoaren artean ekonomia- eta enpresa-lankidetza indartzeko elkar-ulertze memorandum bat ere adostu dute bilkuran.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.
Olaberriako Arcelorrek ekoizpena gelditu du lehen aldiz, lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu du itunak ez duela automatikoki eragingo udazkenerako deitutako lanuztea bertan behera uztea.
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien marko komuna adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira. Hala ere, bakoitzak marko komuna handitu zein osatu ahal izango du, bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, gobernukide diren bi alderdiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute neurriak aurrera ateratzeko.
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
Sheinek eta Temuk, besteak beste, jantzi bakoitzeko 50 zentimo eta 12 euro arteko zigor-tasak ordaindu beharko dituzte gaurtik aurrera.
Dieselaren prezioaren deskontua 20 zentimora igo da litroko; gasolinaren prezioaren gainekoa, ordea, 5 zentimora jaitsi
Gasolioaren prezioaren gainean ezarritako beherapen fiskala bikoiztu egingo da gaurtik aurrera, eta gasolinaren gainekoa, berriz, erdira murriztu.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.