TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Lanbidearteko gutxieneko soldata, Amaya Zabarteren senarraren agerraldia eta Gorka Urbizuren disko berria

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

(Foto de ARCHIVO)

Representantes de ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde e Hiru en la presentación de firmas para un smi propio



EUROPA PRESS EUSKADI

30/7/2025

Ordezkari sindikalak gutxieneko soldata propioaren kanpainaren aurkezpenan. Artxiboko argazkia: Europa Press

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 22an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Lanbidearteko gutxieneko soldata: Confebask patronala eta ELALABSteilas, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuak aurrez aurre izango dira gaur Bilbon, EAEn Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propioa ezartzeko aukerari heltzeko deitutako adiskidetze-ekitaldian. Hitzordua 12:00etan izango da, Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan.

- Amaya Zabarteren senarraren agerraldia: Amaya Zabarteren auzia, iazko martxoan Realaren eta PSGren arteko partidaren atarian Ertzaintzaren karga batean larri zauritutako realzalearen kasua, Eusko Legebiltzarrera iritsiko da gaur. Haren senarrak eta abokatuak, Joseba Novoak eta Iker Sarriegik, hurrenez hurren, agerraldia egingo dute Gasteizko Ganberan, 11:30ean, kasuaren inguruko euren bertsioa azaltzeko. 

- Gorka Urbizuren disko berriaren aurkezpena: Gorka Urbizuk Bakan II izeneko EP berria aurkeztuko du gaur. Donostiako Tabakaleran egingo den ekitaldia Gaztean zuzenean jarraitu ahalko da. Saioa 10:30ean hasiko da. 

Zure interesekoa izan daiteke

greba orokorra M17 Leioa huelga general
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X