Etxebizitza Sailak bi solairu gehiago eraikiko ditu 65 bloke publikotan, bi mila etxebizitza gehiago lortzeko
Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila sei proiektu pilotutan ari da lanean, hau da, aurreikusitako plan osoaren % 10.
Etxebizitza batzuk eraikitzeko lanak, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB
Eusko Jaurlaritzak hirukoiztu egingo du alokairuko bizitokien egungo parkea, eta bi solairu eraikiko ditu lehendik dauden 65 eraikin publikoren gainean, hau da, bi solairu gehituko ditu egungo teilatuen gainean.
Hala iragarri du Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak Eusko Legebiltzarrean. Bertan azaldu duenez, ekimen horri esker, 65 eraikinetan 2.000 bizitoki berri sortuko dira, lurzorurik erabili gabe eta hirigintza-plangintza aldatu beharrik gabe.
Alokairuko etxebizitza publikoen eskaera gero eta handiagoari ahalik eta arinen erantzuteko neurria da.
"Bizitegi-unitate horiek, zuzkidura-ekipamendutzat hartzen direnez, ez dute hirigintza-eraikigarritasuna handitzen, eta, beraz, plangintza orokorra aldatu beharrik gabe egin daitezke", azaldu du.
Arau berriak aurreikusten du jasotze horiek xehetasunezko azterketaren bidez egin ahal izatea, eta azterlan hori izapidetzea gaur egun eskatzen den plan berezi bat onartzea baino errazagoa da, Itxasok zehaztu duenez.
Sailak egindako azterketa teknikoak berresten du alokairuko parke publikoko estalki lauko eraikin gehienetan bideragarria dela solairu berriak gehitzea.
"Kasu gehienetan, bi solairu inguru gehitu daitezke, arazo handirik gabe", esan du sailburuak, eta azpimarratu du horri esker 2.000 etxebizitza berri eraiki litezkeela 65 eraikinetan, eta egungo parkea ia hirukoiztu.
Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila sei proiektu pilotutan ari da lanean, hau da, aurreikusitako plan osoaren % 10.
Etxebizitza, gehien haziko den partida
Imanol Pradales lehendakariak iragarri du Etxebizitzara bideratutako partida izango dela gehien haziko dena 2026ko aurrekontuetan.
Hala jakinarazi dio lehendakariak Pello Otxandiano EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileari Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, Otxandianok etxebizitza politika publikoen aurrekontua nabarmen handitzea defendatu ostean.
Datorren asteartean, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2026rako Aurrekontuen Lege-proiektua onartuko du, eta lehendakariak aurreratu du bere gobernuaren lehentasuna etxebizitza izango dela eta sail hori izango dela gehien haziko dena.
Zure interesekoa izan daiteke
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Foru erakundearen arabera, EAJk eta PSE-EEk "gutxieneko akordioa" lortu dute, eta testua Batzar Nagusietara bidaliko dute, Legebiltzarrean izapidetzen hasteko.
Hipotekak 600 euro baino gehiago garestituko dira urtean, maileguan hartutako 100.000 euro bakoitzeko
ASUFINen arabera, euriborra % 3,2an kokatuko da irailean, eta tasa aldakorreko hipotekak garestituko ditu.
EBZk tasak % 2,5era igo ditu eta inflazioak epe luzean altu jarraituko duela ohartarazi du
Erakundeak hiru tasa ofizialak 25 oinarri-puntutan igo ditu, urteko bigarren igoeran, prezioen gorakadaren ondorioz.
"Eusko Jaurlaritzak ez du Osakidetzaren kolektibo guztien egoera hobetzeko borondaterik"
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun iragarri dituzte urritik abendura bitartean, Osakidetzako kolektibo guztientzako lan-baldintza hobeak eta "benetako edukiak dituen benetako negoziazioa" aldarrikatzeko.