65 milioi eurorekin, abian da Indartuz funtsa, Euskadin inbertsio eraldatzaileak finantzatzeko
Gobernu Kontseiluak Finantzen Euskal Institutuari (FEI) Indartuz sozietate anonimo publikoa sortzeko baimena ematen dion dekretua onartu du astearte honetan. Funts estrategiko hori Euskadi Eraldatuz 2030 Inbertsio Eraldatuen Planean jasota dago.
Noël D'Anjou, astearte honetan. Argazkia: Irekia.
Eusko Jaurlaritzak funts berri bat sortu du, Indartuz, Euskadiko ekonomia eraldatzen lagunduko duten proiektuak inbertsore pribatuekin elkarlanean finantzatzeko. 2025 honetan 65 milioi izango ditu erabilgarri.
Noël D'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak astearte honetako Gobernu Kontseiluaren ondoren emandako prentsaurrekoan aurkeztu du funtsa. Indartuz funtsak bideratuko ditu, Finkatuz funtsarekin batera, Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantzaren (enpresetan inbertsio eraldatzaileak egiteko plan publiko-pribatua) esparruan konprometitutako 1.000 milioi euroen zatirik handiena,
1.000 milioi horiek lau tresnaren bitartez bideratuko dira, eta horietako bat Indartuz funts berria da, aurten Eusko Jaurlaritzaren 65 milioiko ekarpenarekin abiatuko dena, sailburuak azaldu duenez.
Kopuru horri 2026ko aurrekontu proiektuan jasotako 935 milioiko zorpetze gehigarriari gehituta, lortuko da lehendakariak martxoaren 3an iragarritako 1.000 milioi euroko inbertsio-zenbateko biribila Euskadi Eraldatuz 2030 proiektua garatzeko.
Funts hori "Eusko Jaurlaritzaren finantza-politika publikoan jarduteko modu berri bat da, tresna moderno eta malgua", eta bere helburua da "baliabide propioak zein kanpokoak mobilizatzea, euskal enpresa-sarea errotzea, hazkundea eta lehiakortasuna bultzatzatuko dituzten inbertsio eraldatzaileetara".
Funtsak lau jarduera-ildo izango ditu. Lehena enpresen eraldaketarako zor malgua da, epemuga ohi baino luzeagoak dituena. Bigarrena enpresen eskalagarritasuna da, enpresak haztea bilatzen duena, euskal enpresa gehienak ETEak baitira.
Hirugarrenak, etorkizuneko azpiegituren ingurukoak, lehiakortasuna, eraldaketa digital eta berdeak eta trantsizio soziala jorratzen ditu; eta laugarrenak, trantsizio sozialak, Euskadiren kohesioa eta ongizatea sustatzen duten proiektuak babestuko ditu, hala nola kultura eta deskontaminazio industrietan inbertitzea.
Funtsa FEIk kudeatuko du, eta horrek, sailburuak esan duenez, "kudeaketa eraginkorra, arina eta bikoiztasunik gabea" izatea bermatuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.