EMAITZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CAFek % 66 igo ditu irabaziak urtarriletik irailera

Beasaingo enpresak 100 milioi euro irabazi zituen urtarriletik irailera, eta kontratazio kopurua ere % 80 igo zen, 4049 milioiraino.
20200401143627_caf-beasain_
CAF enpresaren Beasaingo lantegia. Argazkia: EITB.

CAF Taldeak 100 milioi euro irabazi ditu aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan, 2024ko aldi berean baino % 66 gehiago. Kontratazio-zifra nabarmen igo da epe horretan, % 80, eta 4.049 milioira iritsi da.

CAFek ostegun honetan jakinarazi ditu irailaren 30era arteko emaitzak. Negozio-zifraren zenbateko garbia 3.165 milioi eurokoa izan da eta eskaera-zorroa 15.579 milioikoa (13.262 milioi tren-negoziokoak eta 2.317 autobus negoziokoak).

Konpainiak nabarmendu duenez, bere filial Solarisen zorroak "balio historikoa" izan du epe horretan, bai bolumenari dagokionez (2.317 milioi), bai unitate kopuruari dagokionez (2.759).

Bertan ez dira sartzen Kairoko (Egipto) metroaren birgaitze- eta mantentze-lanen esleipenak, ezta Herbehereko eta Poloniako autobus elektrikoen esleipenak ere,  600 milioi euro ingurukoak.

CAFek aurreikusi du ekitaldiaren hasieran iragarritako aurreikuspenak betez itxiko duela 2025a, eta salmenten hazkundea ia bi zenbakikoa izango dela 2024arekin alderatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X