Europako Inbertsio Bankuak 1700 milioirekin finantzatuko ditu Burgos-Gasteiz abiadura handiko trenbideko lanak
Adifen eta EIBren arabera, finantzaketa horrek bultzada "berri eta garrantzitsua" emango dio Iberiar Penintsula Europako gainerako lurraldeekin lotuko duen trenbide bidezko konexioari.
Abiadura handiko trenbide baten eraikuntza lanak. Argazkia: Europa Press.
Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) Administrazio Kontseiluak 1.700 milioi euroko finantzaketa onartu du, Burgos eta Gasteiz artean Adif eraikitzen ari den abiadura handiko linea ordaintzen laguntzeko. EIBk eta Adifek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, datozen egunetan mailegu horren lehen zatia sinatuko da, 325 milioi eurokoa.
Espainiako abiadura handiko lineei EIBk orain arte emandako laguntza 14.000 milioi eurotik gorakoa da. Helburua Iberiar penintsula eta Europako gainerako herrialdeak lotuko dituen abiadura handiko trenbideari bultzada ematea da.
Burgos-Gasteiz abiadura handiko linea eraikitzen ari dira dagoeneko Pancorbo etaAmeyugo artean. Amaieran 93 kilometro inguruko luzera izango du eta, Euskal Y-arekin batera, Madril-Valladolid-Burgos lineari jarraipena emango dio Iruneraino, gero handik Ipar Euskal Herriko sarearekin, zabalera estandarrean, lotzeko. Bukatutakoan, urtean 5,5 milioi bidaiari izatea espero da Madril-Euskadi korridorean.
Proiektu honetan sartzen da baita ere Olmedoko baipasa. Puntu horretan Madril-Valladolid linea Galiziakoarekin lotuko da, eta hala penintsulako ipar parte osoan bidaiatu ahal izango da abiadura handiko trenen bidez.
Europako Garraio Sarearen (TEN-T) Korridore Atlantikoko oinarrizko sarearen osagai garrantzitsua izango da linea berri hori; Espainiako eta Portugalgo trenbide-sareak Frantziakoarekin, eta, haren bidez, Europako gainerako sarearekin, lotzeko funtsezkoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.