De Guindosen esanetan euroguneko ekonomia uste baino hobeto doa eta interes-tasen maila egokia da
Europako Banku Zentraleko presidenteordearen hitzetan, Espainiako ekonomia, hazkundeari dagokionez, "ondo doa", % 3 inguruko mailarekin, gaur egun eurogunerako EBk proiektatzen duena (% 1,3 aurten) baino askoz ere maila altuagoan. Adierazi duenez, hazkunde horren atzean inmigrazioaren ondoriozko biztanleriaren hazkunde "oso garrantzitsua" dago, eta ohartarazi duenez, egungo eskaerari aurre egiteko horren beharrezkoa den "alokairuko etxebizitzaren eskaintza mugatzen ari da erregulazioa".
Luis de Guindos Europako Banku Zentraleko presidenteordeak adierazi du euroguneko ekonomia duela hilabete batzuk espero zutena baino "hobeto" jokatzen ari dela, eta ziurtatu du interes tasen egungo maila "egokia" dela, inflazio aurreikuspenak kontuan hartuta.
De Guindosek gaur Bilbon BBk Fundazioaren eskutik abiatu den Gran Via Foroaren barruan egin ditu hausnarketa horiek. Aurrenekoz izan da bertan EBZko ordezkaria.
Europako Banku Zentraleko presidenteordeak euroguneko egoera ekonomikoa eta aurreikuspenak aztertu ditu, eta gogorarazi du abenduan eremu horretarako proiekzioak eguneratuko dituztela, baina, aurreratu duenez, ez dira Europako Batzordeak argitaratutakoetatik "oso desberdinak" izango.
Euroguneko inflazioaren bilakaera "positiboa" dela esan du, "moteltzen" joan delako eta % 2ra hurbiltzen ari delako. Gaineratu duenez, zerbitzuen inflazioa da kezka gehien eragiten duena, baina, oro har, inflazio aurreikuspenei buruz "albiste onak" daudela azpimarratu du. Horrek, bere hitzetan, eragina izan du EBZren moneta-politikan, eta interes-tasak % 4tik % 2ra jaitsi dituztela gogorarazi du.
Ekonomistak adierazi duenez, Kontseiluaren azken hiru bileretan ez dituzte tasak aldatu, egungo interes-tasa "egokia" dela uste dutelako.
Etxebizitza, Espainiaren "funtsezko arazoa"
EBZko presidenteordeak ziurtatu duenez, Espainiako ekonomia, hazkundeari dagokionez, "ondo ari da", % 3 inguruko mailarekin, une honetan EBk eurogunerako aurreikusten duena ( % 1,3 aurten) baino askoz maila handiagoarekin.
BPGaren hazkunde horretan eragina duten faktoreak aztertu behar dira, eta eredu hori "denboran iraunkorra" den ikusi. De Guindosen esanetan, hazkunde hori biztanleriaren hazkunde "oso garrantzitsu" batean oinarritzen da, immigrazioaren ondorioz.
Horren harira, immigrazioaren onurak "maximizatzen" eta "kostu potentzialak minimizatzen" saiatu behar dela ohartarazi du, etxebizitza izanik kostu horietan nabarmenena. "Etxe-unitateen eraketan hazkunde handia duzunean, immigrazioaren eta biztanleriaren hazkundearen ondorioz, eskariaren igoera horri aurre egin behar diozu, eskaintza handituta", azpimarratu du.
Gaineratu duenez, egoera berria xurgatzen lehena ez da etxebitza berriaren merkatua "geroxeago erreakzionatu" ohi duena, baizik eta alokairuaren merkatua. Ildo horretan, "erregulazioa alokairuko etxebizitzen eskaintza mugatzen" ari dela ohartarazi du.
"Eta horren ondorioa da-bere hitzetan-, eskariaren igoera handia duzunean eta eskaintza eskaerari erantzuteko nahikoa ez denean, alokairuaren prezioek gora egiten dutela berehala", eta zehaztu du hori edla une honetan Espainiak duen "untsezko arazoa",
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.