Merkantzia garraioko langileek 24 orduko greba egingo dute Nafarroan, hitzarmen berri bat eskatzeko
UGTk, CCOOk, ELAk eta LABek lanuztera dituzte kamioilariak gaur gaueko 22:00etatik asteleheneko 22:00etara. Horrela, sindikatuek presioa egingo dute 17 urtean berritu ez duten hitzarmenaren negoziazioetan aurrera egiteko.
Nafarroako merkataritza garraioaren sektoreko 5.000 langile inguru 24 orduko grebara daude deituta gaurdanik , 17 urtean berritu gabe duten hitzarmenaren negoziazioetan presioa egiteko.
UGT, CC. OO., ELA eta LAB sindikatuek deituta, gaurko 22:00etatik asteleheneko 22:00etara geldituko dute jarduna kamioilariek.
Aste honetan bertan, prentsaurrekoan, lau sindikatu horietako bozeramaileek hitzarmen berrirako baldintza "justu eta orekatuak" eskatu zituzten, negoziazioa "blokeatuta" dagoelako. Gainera, egoera horri "buelta eman" nahi ziotela iragarri zuten, Nafarroako industria geldiaraz dezakeen greba egun honekin.
Kritikatu zutenez, sektoreko langileen lan baldintzak "desarautu" nahi ditu patronalak bere azken eskaintzan, "lanaldiak luzatuz, beharginen eskubideak urratuz eta soldatak debaluatuz".
Asmo horien aurrean, sindikatuek adostu dute 2008ko hitzarmeneko kontzeptu ekonomiko eta soldata taula guztiak eguneratzea, eta % 32,1eko igoera eskatzea (2008tik Nafarroan KPIak izandako igoera). 2026tik aurrera, taulak urtero berrikustea proposatzen dute, aurreko urteko KPIa kontuan hartuta.
Bestalde, besteak beste, urteko lan karga mugatzea eskatzen dute, 215 lanalditan 1.720 ordu ez gainditzeko; astean elkarren segidako bi atseden egun izan ditzaten, eta lanaldi baten amaieratik hurrengoaren hasierara 12 orduko atsedena izan dezaten. Lan egutegi bat ere exijitzen dute, urteko plangintza zehazte aldera.
24 orduko greba ez ezik, astelehen honetan elkarretaratzeak egingo dituzte Iruñean eta Tuteran.
Zure interesekoa izan daiteke
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" eta "sektoretik urruntzea" salatu du. Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ez ohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborrak % 3 gainditu du lehen aldiz 2024ko irailetik, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, eta ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.