Hego Euskal Herriko 112 udalerri, Estatuko 250 aberatsenen artean
EAE da sailkapenaren buruan, herritar bakoitzak, batez beste, 20.000 eurotik gorako errenta du eta; Hego Euskal Herriko ehun udalerri baino gehiago Espainiako aberatsenen artean daude.
Hego Euskal Herria da Espainiako Estatuan batez besteko errenta pertsonal altuena duen lurraldea. 2024ko datuekin Familien Errentaren Banaketaren Atlasean Espainiako Estatistika Institutuak (INE) egindako azken eguneratzearen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako batez besteko errenta pertsonala 19.500 eurokoa izan zen iaz. Hala ere, aldea handia da bi erkidegoen artean: EAEn 20.279 eurokoa izan zen, eta, Nafarroan, 16.841 eurokoa. Alabaina, bi kasuetan, Estatuko 15.998 euroko batezbestekoaren gainetik daude.
% 40 inguruko hazkundea, zortzi urtean
Azken urteotan etengabe egin du gora errenta pertsonalak Hego Euskal Herrian. 2016tik 2024ra, % 40 inguruko hazkundea izan dute bi erkidegoek ( % 40 EAEn eta % 37,5 Nafarroan), eta urteroko batez besteko igoera % 5ekoa izan da. Erritmo hori Espainiako Estatuko batezbestekoarena (% 42,4) baino apalagoa izan da, baina abiapuntuan errenta altuagoa zenez, Hego Euskal Herria zerrendako buruan dago hala ere.
Hazkunde handiena 2022tik 2024ra izan zen; tarte horretan, urteko batez besteko errenta % 8,1 igo zen EAEn, eta % 4, Nafarroan. Azken lurralde horretan, garai oparoena 2016-2019 hirurtekoa izan zen, % 4,6ko hazkundea izan zuenean.
Autonomia-erkidegoen artean, EAE da liderra, Madril (18.856 euro), Balear Uharteak (18.854 euro) eta Katalunia (17.477 euro) atzean utzita. Gainera, 20.000 euroko muga gainditzen duen erkidego bakarra da.
Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, Gipuzkoak du errenta pertsonalik handiena (19.616 euro, 2023ko datuen arabera). Ondoren Bizkaia (18.738 euro) eta Araba (17.806 euro) doaz; azken hori Nafarroaren aurretik kokatzen da (16.423 euro).
Eskualdeka, Plentzia-Mungia da Hego Euskal Herrian errenta altuena duena (20.697 euro), eta Nafarroako Erribera, berriz, azken postuan dago (14.183 euro).
112 euskal udalerri, Espainiako Estatuko aberatsenen artean
2023ko datuei begira udalerri mailako azterketak agerian utzi du Hego Euskal Herriak duen indar ekonomikoa. Izan ere, Espainiako Estatuko errenta altuena duten 250 udalerrietatik, 112 gure ingurukoak dira, hau da, guztizkoaren ia erdia (% 45).
Guztira, bederatzi euskal udalerri Estatuko 25 aberatsenen artean kokatzen dira: Bizkaian, Laukiz (25.434 euro), Getxo, Maruri-Jatabe, Loiu eta Barrika; Araban, Arratzua-Ubarrundia (22.503 euro) eta Zigoitia; Gipuzkoan, Donostia (22.330 euro); eta Nafarroan, Itza (21.014 euro).
Zure interesekoa izan daiteke
Energiaren prezioek, berriz ere gora: Brent petrolioa % 7 igo da, eta gas naturala, % 8,5
Estatu Batuek Iranen aurka egindako erasoaren aurretik, Brent upelaren prezioa 72 dolarrean zegoen; gaur, berriz, 102 dolarrera iristear dago.
Donostiako alkateak eskatu du turismo zerga uda honetarako ezarri ahal izatea
Donostiako alkate jeltzaleak, Jon Insaustik, turismo zerga uda honetan aplikatu ahal izatea galdegin du, eta alderdi politikoei eskatu die foru arauaren proiektuaren zuzenketen tramitea aprobetxa dezatela, hori posible izan dadin.
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua, baina Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.