Airbusek arazo bat atzeman du A320neo hegazkinetan, eta mundu osoko konpainiei eragin die
Hegazkin-konpainia gehienek jada gauzatu dituzte fabrikatzaileak gomendatutako segurtasun-eguneraketak. Hori horrela, 100 direla baieztatu da aireportuetan denbora luzeagoz geratuko diren hegazkinak.
Airbusek arazo bat atzeman du zerbitzuan dauden A320neo eta A320 familiako zenbait hegazkinetan; eguzki-erradiazio biziak hegaldiko kontrolen funtzionamendurako funtsezko datuak hondatu ditzakeela aztertu ondoren. Izan ere, urriaren 30eko JetBlue hegaldi batean izandako gorabeherak izan dira azterketa horien funtsa. Hasiera batean Europako fabrikatzaileak disrupzio orokorrak egon zitezkeela ohartarazi bazuen ere, aire-zirkulazioan izandako inpaktua mugatua izan da azkenean, zenbait hegazkin-konpainiek eta agintarik baieztatu dutenez.
Alerta urriaren 30ean JetBlue konpainiaren Cancun eta Newark arteko hegaldi batean izandako akats baten ondorioz piztu zen. Hegaldi horrek bat-bateko altitude-galera izan zuen eta larrialdiko lurreratzea izan zuen Tampan (Florida). Adituek ondorioztatu zutenez, arazoa eguzki-erradiazioak aldatutako datuetan zegoen, uste baino baldintza gogorragoetan. Ondorioz, Airbusek softwarearen eta, kasu batzuetan, hardwarearen premiazko aldaketak agindu ditu.
Fabrikatzaileak ostiralean adierazi zuenez, 6.000 hegazkin baino gehiagoren % 85ek informatika eguneratze bat baino ez zuten behar, urrutitik ere egin zitekeena. Aldiz, mila inguruk esku-hartze sakonagoak behar zituzten. Hala ere, Philippe Tabarot Frantziako Garraio ministroak larunbat honetan zehaztu duenez, ehun bat hegazkinek baino ez dute denbora gehiagoz aireportuetan egon beharko, normaltasunera itzultzea azkartzeko.
Espainiar estatuan, Iberiak baieztatu du bere teknikariek gau osoa eman dutela lanean, eta larunbateko operazioek ez dutela atzerapenik izango. EasyJet, Brussels Airlines, Swiss edo TAP enpresek ere jakinarazi dute inpaktu txikia izango dutela, eguneratzeak osatu edo amaitu ostean.
Europatik kanpo, egoera zailagoa izan da: ANA japoniarrak 65 hegaldi utzi ditu bertan behera; JetStar australiarrak, ehun bat; PAL eta Cebu Pacific filipinarrek, 80; eta Volaris mexikarrak, igandera arte atzerapenak eta bertan behera uzteak iragarri zituen. Aviancak, bere aldetik, azaldu du bere flotaren % 70ak eguneratzeak behar dituela, eta horrek "disrupzio esanguratsuak" eragingo dituela.
Ameriketako Estatu Batuetan, ordea, konpainiak lanak azkartzen ari dira Esker Emate Egunari lotutako trafiko handiagatik bereziki kritikoa den asteburu honetan eraginak murrizteko.
Bien bitartean, Airbusek barkamena eskatu du eragindako eragozpenengatik, eta azpimarratu du operadoreekin eta agintariekin lankidetza estuan jarraitzen dutela, "segurtasuna erabateko lehentasun gisa mantenduz". Frantziako agintariek positibotzat jo dute fabrikatzailearen erreakzio "azkarra eta gardena", eta azpimarratu dute konpainiak bidaiarien segurtasuna jarri dutela enpresaren izen onean edo kotizazioan izan dezakeen eraginaren aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Beste hiru greba egun deitu dituzte martxorako eskola jantokietan
Lanuzteak martxoaren 10ean, 11n eta 12an egingo dituzte, gaur egun negoziazioetan duten "blokeo" egoera dela eta.
Gipuzkoako erresidentzietako langileen itxialdia Donostiako Emakumeen Etxean
ELAk deituta, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako ehun bat langile Donostiako Emakumeen Etxean itxialdia egiten ari dira atzotik, babes soziala lortzeko eta lan-gatazkan Gipuzkoako Foru Aldundiak "berehala esku-hartzea" eskatzeko.
Lanera ez joatea erabaki dute Petronorreko hainbat langilek bentzenoaren eraginpean ez egoteko
ELAko iturriek adierazi dutenez, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak inguruko herritarrei prebentzio-neurriak hartzea gomendatu, enpresak ez die beharginei inolako segurtasun jarraibiderik eman. LABek, bestalde, Petronorri eskatu dio geldi dezala lantegiaren jarduna, intzidentzia konpondu bitartean.
Tubacexek % 30 murriztu ditu irabaziak 2025ean, 15,9 milioi euro irabazi baititu
Salmentak % 6,3 jaitsi dira, 719,3 milioiraino. Hala ere, enpresak esan du eutsi egin diola "merkatuaren ahultasun orokorraren inguruneak" asko markatu duen urtean, "eredu integratuan, dibertsifikazio geografikoan eta balio erantsi handiko hainbat sektore eta nitxotan duen presentzian oinarritutako estrategiari esker", horrek "muga-zergen ziurgabetasunaren inpaktua arintzen" lagundu baitu.
Tubos Reunidoseko langileak Bilbon mobilizatu dira, lan-erregulazioko espedientearen bileran batzordeari laguntzeko
Zuzendaritzak eskaintza berria aurkeztu du, langileek borondatezko bajak onar ditzaten, eta batzordeak bere jarrera berretsi du, enpresak enplegu-erregulazioko espedientea atzera bota dezan. 300 langilek baino gehiagok parte hartu dute protestan.
Bilboko Portuak 77 milioiko fakturazioa izan zuen 2025ean, % 0,3 gehiago
Ivan Jimenez Bilboko Portu Agintaritzako presidenteak jardueraren balantzea aurkeztu du ostegun honetan, eta egoera ekonomikoa onbideratutzat jo du. Horri esker, portu-tasak izoztuta mantenduko dira.
Hauek dira 'babes sozialerako' dekretua indargabetu ondoren bertan behera geratu diren neurriak
Dekretua bigarren aldiz indargabetu izanak bertan behera utzi du familia zaurgarrien etxegabetzeak etetea, baita zerga eta enpresa arloko beste neurri batzuk ere. Hauek dira babes sozialerako dekretuak jasotzen zituen neurri nagusiak.
Danobatek 500 lanpostu sortuko ditu Euskadin, eta 50 milioi inbertituko ditu "robot industrialen belaunaldi berri bat" egiteko
Helburua da Euskadin robot industrial aurreratuen belaunaldi berri bat diseinatzea eta fabrikatzea, eta teknologia estrategiko horren ildoko tokiko balio-kate sendo bat finkatzea.
Stellum Capitalek ia hirukoiztu egingo ditu aktiboak bi urtean, 700 milioi euroraino
Artizarra Fundazioak sortutako eta Hego Euskal Herriko enpresaburuek sustatutako kapital pribatuko funts kudeatzaile bat da Stellum Capital. Inbertitzeko hiru tresna berri abiaraziko dituzte, egungo aktiboak hirukoizteko helburuarekin.
"Anbizioa dugu, eta erabakimena gure lurraldean geratzea bilatzen dugu"
Atzo zabaldu zenez, euskal inbertsore talde batek Azpeitiko Elmubas Petfood Group enpresa erosteko interesa omen du. Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duenez, berri ona da, eta operazioa "gertutik" jarraituko dute.