Black Friday sasoiak kontsumoa hauspotu zuen EAEn: eguneko batez besteko gastua % 76 handitu zen
Kutxabankek emandako datuen arabera, EAEn 65,7 milioi euro baino gehiago gastatu ziren Black Friday astean, iazko sasoi berean baino % 4 gehiago.
Black Friday
Gabonen atarian eta Black Friday edo ostiral beltzaren testuinguruan, kontsumoak gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoan. Kutxabankek EITBri jakinaraziriko datuen arabera, pasa den azaroaren 26an 14 milioi euro baino gehiago gastatu ziren EAEn, iaz baino % 5,1 gehiago, eta, batez beste, egun batean gastatzen dena baino % 76 gehiago (8 milioi euro).
Black week edo aste beltza kontuan hartuta, gastua 65,7 milioitik gorakoa izan zen EAEn, eta, iazko datuarekin konparatuta, % 4 egin du gora zenbatekoak.
Gainera, inoiz baino operazio gehiago erregistratu ziren ostiral beltzean, 382.000 (iaz baino % 7,1 gehiago), eta bi milioi baino gehiago aste osoan (% 5,6).
Aitzitik, batez besteko gastuak % 1,8 egin du behera iaztik: 37,6 eurotik 36,9 eurora.
Gastua, xehetuta
Elikagaiez besteko produktuetan egindako gastua bikoiztu egin da (% 121), 5,1 milioi euro baino gehiago gastatu baitira. Eguneko batez besteko gastua 2,3 milioikoa da.
Elikadurarako eta aisialdirako kontsumoak ere gora egin du iazko ostiral beltzarekin alderatuta, % 71 eta % 42, hurrenez hurren.
Aitzitik, datuek erakusten dute kontsumitzaileek ez dutela aste beltza bidaiak erreserbatzeko baliatzen. Izan ere, egun normal batean baino % 10 bidaia gutxiago erosten dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik 500 milioi euroko mailegua sinatu du Osakidetzako ospitale eta osasun-etxeen sarea berritu eta indartzeko
Besteak beste, Basurtuko,Galdakaoko, Donostiako, Gurutzetako eta Txagorritxuko ospitaleak handitu, modernizatu eta eraberrituko dituzte, bai eta (2025 eta 2032 bitartean) hogeitik gora osasun-etxe eraiki ere; tartean, Durangoko Bereizmen Handiko Zentroa.
Gaurtik aurrera, garbiketa-zerbitzua indartuko dute Gasteizko auzo guztietan, baliabide gehiagorekin eta makineria berrituta
Acciona enpresari esleitutako kontratu berriak 382 milioi euro inguruko zenbatekoa du, eta datozen hamar urteetarako izango da.
Tubos Reunidosko sindikatuak konkurtso-administratzailearekin bilduko dira, lehen aldiz
Goizean bilera egingo da Trapagarango plantan, eta, arratsaldean, Amurriokoan.
Albiste izango dira: Medikuen grebari buruzko bilera erabakigarria, hondartza denboraldia hastear eta Errenteriako Udalaren agerraldia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Osasun Ministerioa eta Medikuen Greba Batzordea gaur bilduko dira, jarrerak gerturatzeko asmoarekin
Batzordeak ekainaren 15a eta 19a bitarterako deitutako grebari eutsi dio, eta esan du bilera horiek “nekez” aldatuko dutela mobilizazioen egutegia.
Argiaren eta gasaren BEZa % 21ekoa da berriro gaurtik aurrera
Espainiako Gobernuak beherapen fiskala ezarri zuen martxoan, Irango gerra dela eta. Gaur amaitu da argindarraren eta gasaren beherapena, baina erregaien gaineko neurri fiskalak eta Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zergarenak ekainaren 30era arte egongo dira indarrean.
EHNE-Nafarroak bere exekutiba berritu du eta "5.000 nekazari" dituen sektorea aldarrikatu du
Sindikatu abertzaleak bere antolakuntza eta nekazaritza politikako txostenak onartu ditu VIII. Kongreusan, familia nekazaritza eta abeltzaintza eredu baten defentsa, elikadura subiranotasuna eta ustiategien tamaina eta laguntza publikoen banaketa mugatzeko beharra berretsiz.
LABek ekainaren 4ko grebari eutsi dio EAEko udaletan, Udalhitzen inguruan akordiorik ez dagoelako
Horrez gain, manifestazioa deitu dute 12:00etatik aurrera, Bilboko erdigunetik abiatuta. Sindikatuak adierazi du alde handiak daudela euskararen normalizazioan eta udal zerbitzuen kudeaketa publikoan, besteak beste.
Gasolioaren igoerak alarmak piztu ditu Gipuzkoako garraio enpresetan
Guitrans garraioaren patronalak "litroko 20 zentimoko hobaria" ezartzeko “atzerapena” eta karga-enpresa batzuen "praxi txarra" gaitzetsi ditu.
Sare elektrikoetan inbertsioak handitzea "ezinbestekoa" dela uste du Galanek (Iberdrola)
Plantillaren mobilizazioen erdian, ELAk langileen erosteko ahalmenaren galera eta enpresaren jarrera kritikatu ditu; izan ere, langileen ordezkarien hitzetan, hitzarmen kolektibo berria 16 hilabetez negoziatu ondoren, "ezin da atzerakoiagoa izan".