Nekazarien protesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Biriatuko ordainlekua itxi egin dute, eta kamioi astunak ezin izango dira ibili Iparralderako noranzkoan, nekazarien protesten eraginez

12:00etan itxi dute ordainlekua, eta 7.500 kilotik gorako kamioiei eragiten die. 

biriatu kamioiak
18:00 - 20:00

Frantziako agintariek Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diotenez, astelehen eguerdian (12:00) Biriatuko ordainlekua itxi egin dute, eta 7.500 kilotik gorako kamioiak ezin izango dira ibili Iparralderako noranzkoannekazariak dermatosi nodularrari aurre egiteko Gobernuaren neurrien aurka antolatzen ari diren protestak direla eta. Nekazarien kezka eta haserrea piztu dute neurriek, bereziki, positibo bat agertuz gero ustiategi bateko abelburu guztiak sakrifikatzeko beharrak.

EAEn, Jaurlaritzak debekatu egin die 7.500 kilotik gorako ibilgailuei mugaz harago joatea.

Bidegiko langileek eta Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateko agenteek zaindu eta segurtasun-neurriak hartuko dituzte, egoera honek mugaren EAEko aldean zirkulazioari ahalik eta kalte gutxien eragiteko.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak informazioa emango du mezularitza aldakorreko panelen, www.trafikoa.euskadi.eus web-orriaren, @trafikoaEJGV X kontuaren eta 011 telefono-zenbakiaren bidez (24 orduz dago erabilgarri).

Zure interesekoa izan daiteke

greba orokorra M17 Leioa huelga general
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X