Nafarroan, 2026an ere beherapenak izango dituzte hiri barruko eta hiriarteko garraio publikoaren erabiltzaileek
Datorren urtean ere Foru Gobernuak eta Iruñerriko Mankomunitateak bere horretan mantenduko dituzte Espainiako Gobernuaren garraio publikorako laguntzak.
Artxiboko argazkia. Autobus bat, Iruñean
Nafarroako herritarrek hiri barruko eta hiriarteko garraio beherapenak izango dituzte 2026an ere. Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, datorren urtean hiri barruko eta hiriarteko garraio publikorako laguntzen sistema % 20ko beherapenarekin osatzea erabaki du. Azken Ministro Kontseiluan onartu da neurria.
Erabaki horren bidez, Foru Gobernuak bidaia anitzeko txartelen (bonua eta txanpon-txartela) eta garraio-abonuen prezioa murriztu nahi du, garraio publiko iraunkorraren erabilera sustatzeko eta eguneroko mugikortasunaren kostua murrizteko.
Berta Miranda Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko zuzendari nagusiak ziurtatu du “autonomia-erkidegoek arduraz lan egin behar dutela herritarrek garraio eta mugikortasun zerbitzu jasangarriak bermatuta izan ditzaten eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko, Nafarroako Gobernuak 2022ko irailean laguntza lerro hori hasi zuenetik egin duen moduan”.
Era berean, nabarmendu du politika horiek “lurralde kohesioa hobetzea ahalbidetzen dutela eta beste zerbitzu publiko batzuetarako sarbidea errazten dutela, hala nola osasun zerbitzuetara, hiribururako eta beste udalerri batzuetarako garraioa merkatzen baitute”.
Laguntzen lerroa
Neurriak urtarrilaren 28ko 1/2025 Errege Lege Dekretuan onartutako laguntzen bideari jarraitzen dio, eta bere horretan mantentzen du 0-14 urte bitartekoek garraio publikoa doan erabiltzea ahabidetzen duen neurria. Era berean, % 50eko deskontua egingo zaie garraio-abonu eta bidaia anitzeko txarteletan 15 eta 30 urte bitarteko erabiltzaileei, eta % 20ko deskontua gainerakoetan, joan-etorriko txartel sinpleak eta txartel turistikoak salbu.
30 urtetik gorakoek tarifa arruntaren gaineko % 40ko deskontua izango dute. Nafarroako Gobernuak neurri hori babestuko du hiriarteko garraio publikoan ere, Iruñerriko garraio publikoaren zerbitzurako % 20ko dirulaguntzaren bidez. Neurri hori Iruñerriko Mankomunitatearekin adostu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Abian da errenta kanpaina Araban eta Gipuzkoan, eta gaurdanik autolikidazio proposamena onartu daiteke
Astearte honetatik, apirilak 7, Arabako eta Gipuzkoako Ogasunek egindako autolikidazio proposamenak onartu edo aldatu dezakete zergadunek. Ostegunean, apirilak 9, hasiko da errenta aitorpenaren kanpaina Nafarroan, eta apirilaren 15ean, berriz, Bizkaian.
Gaur hasiko da errentaren kanpaina Araban eta autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira
Arabako Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, aurten 202.576 pertsona inguruk egingo dute errenta aitorpena Araban, eta horietatik % 70 inguru herritarrei dirua itzultzeko izango dira. Kanpaina ekainaren 25ean amaituko da eta gehien erabiliko den modalitatea 'Rentafacil' izango da.
Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran
Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin.
1.033.410 kotizatzaile zeuden martxoan Euskadin, otsailean baino 5.003 gehiago eta 2025eko martxoan baino 10.971 gehiago
Langabeziari dagokionez, martxoan 107.173 pertsona zeuden Lanbiden erregistratuta, otsailean baino 179 gehiago eta duela urtebete baino 1.141 gutxiago. Nafarroan ere igo egin da afiliazioa, eta langabezia, berriz, jaitsi, eta 2008tik izandako daturik onenak izan dira Foru Erkidegoan.
"Handling" zerbitzuko langileek beste greba egun bat dute gaur, eta 175 hegaldi daude programatuta Loiun
Lanuzteak egingo dituzte txanda guztietan. Joan den astelehenean 90 minuturainoko atzerapenak izan ziren, eta hegaldiren bat bertan behera geratu zen.
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.