Eusko Jaurlaritzak 928.000 euro bideratuko ditu Euskadiko mahastiak modernizatzeko
Dirulaguntzak 105 hektarea baino gehiago berregituratzen eta birmoldatzen lagunduko du, "mahastizaintza- eta ardogintza-sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko".
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 928 168 euroko dirulaguntza ematea onartu du, Euskadiko mahastiak berregituratzen eta birmoldatzen laguntzeko. Horri esker, 105,58 mahasti-hektareatan jardun ahal izango da, "sektorea modernizatzea, jasangarritasuna hobetzea eta ekoizpenaren eta merkatuaren erronka berrietara egokitzea" sustatuz.
Diru kopuru horretatik, 527.419 euro erabiliko dira urteko eragiketetarako, eta 400.748 euro bi urtean behingo eragiketetarako; besteak beste, birlandaketa, gaininertaketa, mahastiaren gidaketa-sistemak instalatzea, lurra prestatzea eta praktika iraunkorragoak txertatzea.
Jaurlaritzaren arabera, baldintzak betetzen zituzten eragiketa guztiak finantzatu ahal izan dira, lehentasun-irizpideak aplikatuz, aurrekontu-eskasiari aurre egiteko. Gainera, onartutako proiektuak barne hartzen ditu ustiapen mota guztiak, hala nola familia-ustiategiak eta upategi handiak.
Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua
Mahastizaintzako eta ardogintzako sektore moderno baten alde egiten dugu, gaitasuna duena landa-ingurunean balioa eta enplegua sortzeko"
Amaia Barredo sailburuak nabarmendu du inbertsio horiek funtsezkoak direla mahastizainen lehiakortasuna indartzeko, ekoizpenaren kalitatea hobetzeko eta mahasti iraunkorrago eta klima aldaketara egokituago baterantz aurrera egiteko.
"Mahastizaintzako eta ardogintzako sektore moderno baten alde egiten dugu, gaitasuna duena landa-ingurunean balioa eta enplegua sortzeko", adierazi du Barredok.
Sailburuaren hitzetan, berregituraketak eta birmoldaketak aukera ematen du ustiategiak merkatuaren eskarietara egokitzeko, ekoizpen-eraginkortasuna hobetzeko eta epe ertain eta luzera bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko, Eusko Jaurlaritzak landa-garapenarekin eta sektorea indartzearekin duen konpromisoa berretsiz.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.