Merkealdian gerta daitezkeen 15 trikimailu ohikoenez ohartarazi du Facua kontsumitzaileen elkarteak
Legez kanpoko praktiken aurrean kontsumitzaileak erreklamazioa egiteko eskubidea du, baita merkealdian ere.
Merkealdia. Artxiboko argazkia: EFE.
Neguko merkealdia ofizialki hasi da eta hainbat saltokik garai honetan egin ohi dituzten 15 trikimailu ohikoenen berri eman du Facua kontsumitzaileen elkarteak. Merkealdian erosita ere, kontsumitzaileen eskubideak errespetatu egin behar dira. Ondorioz, urteko beste sasoietan gertatzen den bezala, legez kanpoko praktiken aurrean kontsumitzaileak erreklamazioa egiteko eskubidea du.
Facuaren arabera, hauek dira 15 tranpa ohikoenak:
1- Merkealdia iragartzen duten kartelek merkatutako produktuek baino leku gehiago hartzen dute. Legearen arabera, artikuluen erdiek, gutxienez, prezio merkatua izan behar dute denda bat merkealdian dagoela iragarri ahal izateko.
2- Erosi duzun bideojoko berria instalatzen hasi eta barruan disko bat duela konturatzen zara. Hortaz, "erabilitako produktu bat saldu dizute".
3- Beherapenak zituen arropa merkealdiaren aurretik ez zegoen salgai. "Kate batzuek garai honetan merkaturatzeko produktuak egiten dituzte, etiketetan agertu behar den lehengo prezioa (eta prezio merkatua) asmatuz.
4- Merkatutako produktuak aurkitzeko "mapa bat eskatu behar da saltokiaren sarreran". Izan ere, establezimendu askok merkealdia bi hilabete luzatuko dute, deskontuak dituzten artikulu oso gutxi geratzen bazaizkie ere.
5- "Erosi zenuen alkandorari bi botoi falta zaizkio, baina dendan esan dizute ez dutela merkealdian itzulketarik onartzen". Tara bat duen produktu batek deskonturik ez badu, kontsumitzaileak eskubidea dauka konpontzea eskatzeko edo beste baten truke aldatzea eskatzeko. Hori ez bada posible, dirua itzuli beharko zaio erosleari.
6- Etxetresna elektrikoek urtebeteko bermea dute, ez hiru urtekoa. Kasu horretan, salgai dagoen produktu hori bigarren eskuko produktua da, horiek urtebeteko bermea baitute.
7- Saltokiak ez du uzten deskontua duten produktuak txartelarekin ordaintzen.
8- % 70eko beherapena denda osoko bospasei produkturi mugatzen zaie.
9- % 70eko deskonturik ez. Aitzakia da deskontu horrekin artikuluren bat izan zutela hasieran, eta orain lan handia dela fatxadatik publizitatea eta dendako iragarki guztiak kentzea.
10- Saltokian ohartarazi dute Gabonetan erositako produktu bat itzultzen baduzu ezin duzula berriro eraman prezio txikiagoan. Legeak debekatu egiten du hori.
11- Lehen 69,99 euro balio zuen galtza bat orain 69,95 euroren truke saltzen da. "Legeak ez du ezartzen produktu batek beherapen gisa iragartzeko izan behar duen gutxieneko deskontua.
12- Itzulketak deskonturik ez duten produktuetan soilik onartzen dituztela dio saltokiak.
13- Merkatutako produktuak bestelakoen ondoan jartzen dituzte.
14- Gerta daiteke merkealdia baino astebete lehenago prezioak garestitzea "gero asko jaitsi direla esan ahal izateko".
15- Tara bat duen merkatutako produktu bat aldatu nahi baduzu, erosketa txartel bat edo dirua eman behar dizute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako erresidentzietako langileen itxialdia Donostiako Emakumeen Etxean
ELAk deituta, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako ehun bat langile Donostiako Emakumeen Etxean itxialdia egiten ari dira atzotik, babes soziala lortzeko eta lan-gatazkan Gipuzkoako Foru Aldundiak "berehala esku-hartzea" eskatzeko.
Lanera ez joatea erabaki dute Petronorreko hainbat langilek bentzenoaren eraginpean ez egoteko
ELAko iturriek adierazi dutenez, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak inguruko herritarrei prebentzio-neurriak hartzea gomendatu, enpresak ez die beharginei inolako segurtasun jarraibiderik eman. LABek, bestalde, Petronorri eskatu dio geldi dezala lantegiaren jarduna, intzidentzia konpondu bitartean.
Tubacexek % 30 murriztu ditu irabaziak 2025ean, 15,9 milioi euro irabazi baititu
Salmentak % 6,3 jaitsi dira, 719,3 milioiraino. Hala ere, enpresak esan du eutsi egin diola "merkatuaren ahultasun orokorraren inguruneak" asko markatu duen urtean, "eredu integratuan, dibertsifikazio geografikoan eta balio erantsi handiko hainbat sektore eta nitxotan duen presentzian oinarritutako estrategiari esker", horrek "muga-zergen ziurgabetasunaren inpaktua arintzen" lagundu baitu.
Tubos Reunidoseko langileak Bilbon mobilizatu dira, lan-erregulazioko espedientearen bileran batzordeari laguntzeko
Zuzendaritzak eskaintza berria aurkeztu du, langileek borondatezko bajak onar ditzaten, eta batzordeak bere jarrera berretsi du, enpresak enplegu-erregulazioko espedientea atzera bota dezan. 300 langilek baino gehiagok parte hartu dute protestan.
Bilboko Portuak 77 milioiko fakturazioa izan zuen 2025ean, % 0,3 gehiago
Ivan Jimenez Bilboko Portu Agintaritzako presidenteak jardueraren balantzea aurkeztu du ostegun honetan, eta egoera ekonomikoa onbideratutzat jo du. Horri esker, portu-tasak izoztuta mantenduko dira.
Hauek dira 'babes sozialerako' dekretua indargabetu ondoren bertan behera geratu diren neurriak
Dekretua bigarren aldiz indargabetu izanak bertan behera utzi du familia zaurgarrien etxegabetzeak etetea, baita zerga eta enpresa arloko beste neurri batzuk ere. Hauek dira babes sozialerako dekretuak jasotzen zituen neurri nagusiak.
Danobatek 500 lanpostu sortuko ditu Euskadin, eta 50 milioi inbertituko ditu "robot industrialen belaunaldi berri bat" egiteko
Helburua da Euskadin robot industrial aurreratuen belaunaldi berri bat diseinatzea eta fabrikatzea, eta teknologia estrategiko horren ildoko tokiko balio-kate sendo bat finkatzea.
Stellum Capitalek ia hirukoiztu egingo ditu aktiboak bi urtean, 700 milioi euroraino
Artizarra Fundazioak sortutako eta Hego Euskal Herriko enpresaburuek sustatutako kapital pribatuko funts kudeatzaile bat da Stellum Capital. Inbertitzeko hiru tresna berri abiaraziko dituzte, egungo aktiboak hirukoizteko helburuarekin.
"Anbizioa dugu, eta erabakimena gure lurraldean geratzea bilatzen dugu"
Atzo zabaldu zenez, euskal inbertsore talde batek Azpeitiko Elmubas Petfood Group enpresa erosteko interesa omen du. Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duenez, berri ona da, eta operazioa "gertutik" jarraituko dute.
Euskal inbertsore talde batek interesa izan lezake Azpeitiko Elmubas Petfood Group erosteko
EITBk jakin duenez, negoziazioak oso aurreratuta daude, eta baliteke, epe laburrean, enpresaren jabeak Euskadikoak izatea berriro. 300-400 milioi euro inguruko operazioa litzateke.