LAN-ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat hil eta beste bat zauritu da Urruñan, eraikuntza-lanetan ari zirela

Istripua goizeko 09:15ak inguruan izan da, ur-biltegi bat eraikitzeko lanetan.

URRUÑA_ISTRIPUA_EITBMEDIA_1280X720.JPG
Istripua Urruñan gertatu da, Oletarako bidean. Artxiboko argazkia: EITB.

Eraikuntza lanetan ari zen langile bat hil eta beste bat zauritu da, gaur goizean, Urruñan (Lapurdi). Istripua goizeko 09:15ak inguruan izan da, Oletarako doan errepidearen alboan eraikitzen ari diren ur-biltegiaren lanetan. 

Bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin hildako langilea salbatzeko. Beste langile bat helikopteroz eraman dute erietxera, zauri larriak zituela.

Lan-ikuskaritzak ikerketa zabaldu du istripuaren arrazoiak argitzeko. Lanak bertan behera gelditu dira momentuz. 

Langileak Duhalde enpresakoak dira, eta Euskal Herria Hirigune Elkargoaren ardurapeko lanak egiten ari ziren. 

Zure interesekoa izan daiteke

Tubacex Ekonomia kaleratzeak lan erregulazioa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubacexek % 30 murriztu ditu irabaziak 2025ean, 15,9 milioi euro irabazi baititu

Salmentak % 6,3 jaitsi dira, 719,3 milioiraino. Hala ere, enpresak esan du eutsi egin diola "merkatuaren ahultasun orokorraren inguruneak" asko markatu duen urtean, "eredu integratuan, dibertsifikazio geografikoan eta balio erantsi handiko hainbat sektore eta nitxotan duen presentzian oinarritutako estrategiari esker", horrek "muga-zergen ziurgabetasunaren inpaktua arintzen" lagundu baitu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X