Negoziazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Balizko akordio bati azken zertzeladak ematen ari dira EB eta Mercosur, nekazarien protesten artean

Frantziak, Hungariak eta Irlandak publikoki esan dute uko egingo diotela itunari, baina azken orduetan Italiako Atzerri ministro Antonio Tajanik adierazi du begi onez ikusi dutela Europako Batzordeak egindako azken askaintza.

mercosur protesta
Nekazari potestak Iruñean. Argazkia: EFE

Azken orduko ezustekorik ezean, Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek Mercosurreko herrialdeekin merkataritza libreko akordioa sinatzeko eztabaidari ekingo diote berriro gaur. Ituna duela urtebete baino gehiago itxi zuten, baina berori berresteko zain daude, Frantzia, Irlanda, Hungaria eta Italia mesfidati agertu baitira. Azken orduetan, ordea, badirudi Italiak jarrera arindu duela.

Testuinguru horretan, estatu kideek Europar Batasunean dituzten enbaxadoreek aurreikusi dute lehen urrats honetan Kontseiluak eta Europako Parlamentuak abenduan adostutakoa onartzea, "europar nekazarienganako babesa indartzeko, itunak beren jardueran izan ditzakeen ondorio larrien aurrean".

Horrela, lehen erabaki hori aurrera ateratzen bada, enbaxadoreek bilera berean ekingo diote Von der Leyenek 27 herrialdeen izenean akordioa eta merkataritza askeko ituna sinatzeko aginduari. Testu horiek blokearen oniritzia horretarako, hau da, gutxienez 15 herrialderen babesa, EBko biztanleriaren % 65.

Abenduan, Frantziako presidente Emmanuel Macronek eta Italiako agintari Giorgia Melonik uko egin zioten itunari.

Konbentzitzeko azken ahaleginean, Bruselak EBko Nekazaritza ministroak bildu zituen iragan asteazkenean, "sektoreari lagunduko dioten neurri berri batzuk" proposatzeko, 45.000 milioira arteko diru laguntzak barne. Bruselaren eskaintzak, baina, ez ditu nekazarien protestak baretu.

Bileraren ostean, Frantziak, Hungariak eta Irlandak publikoki esan dute akordioari uko egingo diotela, baina azken orduetan Italiako Atzerri ministro Antonio Tajanik adierazi du begi onez ikusi dutela Europako Batzordeak egindako azken askaintza.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubacex Ekonomia kaleratzeak lan erregulazioa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubacexek % 30 murriztu ditu irabaziak 2025ean, 15,9 milioi euro irabazi baititu

Salmentak % 6,3 jaitsi dira, 719,3 milioiraino. Hala ere, enpresak esan du eutsi egin diola "merkatuaren ahultasun orokorraren inguruneak" asko markatu duen urtean, "eredu integratuan, dibertsifikazio geografikoan eta balio erantsi handiko hainbat sektore eta nitxotan duen presentzian oinarritutako estrategiari esker", horrek "muga-zergen ziurgabetasunaren inpaktua arintzen" lagundu baitu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X