Behargin bat larri zauritu da Urdiaingo tailer batean, lan-istripu baten ondorioz
Zortziak pasatxo gertatu da ezberharra Urdianigo lantegi batean; 37 urteko langileari eskua harrapatuta gelditu zaio eta bi hatz galdu ditu. Gainera, beste langile bat zauritu da beste lan-istripu batean, Elizondon.
37 urteko gizonezko bat larri zauritu da astelehen goizean Urdiaingo lanetegi batean, lan-istripua batean.
SOS Nafarroako Emergentziak Kudeatzeko zentroak 08:11n jaso du abisua, eta inguruko mediku-talde bat, Oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantzia, Bizi Euskarri Aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua) eta Foruzaingoa bidali ditu bertara.
Lantegi batean gertatu da ezbeharra, langileari esku bat harrapatuta gelditu zaio eta bi hatz galdu ditu.
Zauritutakoa, 37 urteko gizonezkoa, Altsasuko osasun-etxean artatu dute aurrena, eta behin egonkortzea lortu dutenean, anbulantzia medikalizatuan bidali dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera. Ingresatuta dago, anputazio larriarekin.
Foruzaingoaren Iparraldeko Auzi-Brigadak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.
Elizondon zauritua
Gainera, gaur goizean, Elizondon beste lan-istripu bat izan da, eraikuntzarako materialen enpresa batean.
21 urteko gizonezkoak kolpea jaso du buruan, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
07:57an jaso da abisua. Oronozko Suhiltzaileak, Oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantzia bat, sendagile talde bat eta Foruzaingoko patruilak bertaratu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela