Eusko Jaurlaritzak babestutako 1.000 etxebizitza mobilizatuko ditu aurten, Premiazko Neurrien Legeari esker
Etxebizitza sailburuak iragarri du aurten hainbat proiektu pilotu jarriko direla martxan, Premiazko Neurrien Legea aplikatzea ahalbidetuko dutenak. Guztira, babes ofizialeko 1.000 etxebizitza babestu mobilizatzea aurreikusten du; horietako 525, Portugaleten.
Etxebizitza berriak Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzak aurten hainbat proiektu pilotu jarriko ditu martxan, Premiazko Neurrien Legea aplikatu eta udalerrientzako erreferentzia izan daitezen.
Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak eta Esther Apraiz Eudelen presidente eta Derioko alkate ere badenak parte hartu dute gaur Lakuan egin den Etxebizitza, Lurzoru eta Hirigintza Arloko Premiazko Neurrien Legearen (PNL) hedapenari buruzko prestakuntza saio batean.
Itxasok iragarri duenez, urte honen hasieran hainbat proiektu pilotu abian jarriko dira. Guztira, 1.000 etxebizitza babestu inguru mugiaraztea aurreikusten du, horietako 525 Portugaleten.
Halaber, bizitegi-eraikinen inguruko sei proiektu garatuko dira Gasteizen, Bilbon, Leioan, Arrasaten eta Mutrikun.
Lehen aurreikuspenen arabera, 250 zuzkidura-bizitoki berri eraikiko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela