MOBILIZAZIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzako medikuek greba egunak dituzte gaur eta bihar, estatutu propioa eskatzeko

9.000 bat profesional daude deituta lanuztea egitera. Osasun Ministerioak medikuentzako propio sortutako estatutu markoa onartu arte protestan jarraitzeko asmoa agertu dute, greba mugagabearen aukera baztertu gabe. 

huelga personal médico Cruces
18:00 - 20:00

Medikuen protesta, Gurutzetako Ospitalean. Argazkia: Europa Press

Osakidetzako medikuek 48 orduko greba hasi dute estatutu propioa eta negoziazio-mahai espezifikoa irekitzea eskatzeko. Euskadiko Medikuen Sindikatuak salatu duenez, joan den abenduko lanuzteen ostean, Espainiako Osasun Ministerioak ez du hurbilketarik egin, eta, hori dela eta, mobilizazio gehiago deitu dituzte.

Sindikatuak azpimarratu duenez, egungo Esparru Estatutuan jasota ez dauden lan-baldintzak, osasunerako arriskuak eta konziliaziorako zailtasunak ditu kolektiboak. Bere aldarrikapen nagusien artean daude guardiak pixkanaka murriztea, borondatezkoak eta aparteko lantzat hartzea, baita lan egindako denbora guztia erretiroari begira zenbatzea eta karrera profesionalean BAMEren prestakuntzan emandako urteak aitortzea.

Mobilizazioak hainbat lekutan egiten ari dira. Donostian, medikuek manifestazioa egin dute 07:30etik aurrera, Donostia Unibertsitate Ospitalearen eta Onkologikoaren arteko ibilbidean. Ondorioz, auto-ilarak sortu dira. Bizkaian, kontzentrazioa egin dute Gurutzetako Ospitalearen atarian, 11:00etan hasita. Iruñean, berriz, manifestazioa deitu dute 19:00etan, Gazteluko plazatik abiatuta.

18:00 - 20:00

Nestor Morchon Euskadiko Medikuen Sindikatuaren presidenteordeak ohartarazi duenez, ez dute greba mugagabea baztertzen, aurrerapausorik egiten ez bada. Datu ofizialen arabera, aurreko deialdiek ez zuten % 20ko jarraipena gainditu Osakidetzan, baina oraingo honetan 9.000 profesional inguru daude lanuztera deituta.

Gutxieneko zerbitzuei dagokienez, lehen mailako arretan gutxienez mediku bat egon beharko da zentro bakoitzeko; ospitaleko arretan jaiegunetan bezala funtzionatuko da, eta larrialdiak, kirurgiak eta onkologia % 100ean artatu beharko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

BARCELONA (ESPAÑA), 02/03/2026.- Los asistentes a su llegada a la vigésima edición del Mobile World Congress (MWC) en Barcelona, que comienza este lunes con la expectativa de que más de 100.000 visitantes pasen por el congreso, el principal evento mundial sobre tecnología ligada a la conectividad, en el que se congregan más de 2.900 expositores. EFE/Alberto Estévez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da MWCren hogeigarren ekitaldia Bartzelonan, fokua espazioan eta begirada 6G teknologian jarrita

Mobile World Congress kongresuak, konektibitateari lotutako teknologiari buruzko munduko hitzordu nagusiak, 2.900 erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Bartzelonako Gran Via de Firako azoka-barrutian martxoaren 5era arte 100.000 bisitari baino gehiago biltzea espero da eta lurraldean 585 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea aurreikusten du, aurreko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X