Greba eta mobilizazio eguna dute itunpeko ikastetxeek, 2024ko akordioa betetzea eskatzeko
ELA sindikatuak 120.000 irakasle deitu ditu grebara. CCOO, Steilas, LAB eta UGT sindikatuek ez dute greba babestu, baina mobilizazioak deitu dituzte. Halaber, greba egunarekin bat eginez, eskola-orduak murriztearen inguruan jarritako salaketaren epaiketa-saioa egingo da EAEko Auzitegi Nagusian.
Greba eta mobilizazio eguna dute gaur itunpeko ikastetxeetan, ELA sindikatuak deituta, patronalek 2024an sindikatuekin adostutakoa bete dezaten eskatzeko. Horrez gain, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian epaiketa-saio bat egingo da, adostutako eskola orduen murrizketa bete gabe dagoela salatuz sindikatu guztiek jarritako demandengatik.
ELAk, sektoreko ordezkaritzaren % 60 inguru duen sindikatuak, 120.000 irakasle deitu ditu grebara. Bestalde, CCOO, Steilas, LAB eta UGT sindikatuek ez dute grebarekin bat egin, baina mobilizazioak deitu, deitu dituzte.
Sindikatuek salatu dute ez direla betetzen ari sektoreko patronalekin, Kristau Eskolarekin eta Aice-Izearekin, 2024an sinatu zen eta 14 eguneko grebaren amaiera eragin zuen akordioaren emaitzak.
Manifestazioa eta kontzentrazioak
Lan jarduna geldiareazteaz gain, ELAk elkarretaratzea deitu du 08:15ean Deustuko Salesianos ikastetxean, Bilbon. Ondoren, 10:30ean, manifestazioa hasiko dute Escolapios ikastetxetik EAEko Auzitegi Nagusiraino.
Gainerako sindikatuen delegatuak Bilboko epaitegien aurrean bilduko dira epaiketan zehar, "patronalari argi uzteko sinatutako akordioak osorik bete arte irmo mantentzeko borondatea eta gaitasuna" daukatela.
Zure interesekoa izan daiteke
Mercedesen VLE berria Gasteizen fabrikatuko dute
Mercedes Benzek monobolumen VLE ibilgailu berria aurkeztu du astearte honetan Stuttgarten (Alemania). Erabat elektrikoa da eta Gasteizko lantegian egingo dute.
'Bizkaia Crowdlending': Bizkaiko enpresa txikiek diru iturri gehiago izan dezaten finantzazio sistema berria
Bizkaiko enpresa txikiek diru iturri gehiago izan dezaten finantzazio sistema berri bat jarri dute martxan Foru Aldundiak eta Elkargik. Herritarrek aukera izango dute enpresa txikiak arriskurik gabe finantzatzeko. Izan ere, ekarpenek Elkargiren berme osoa izango dute.
Brentaren prezioa 90 dolarretik jaitsi da agintariek Irango Gerrari buruz egindako adierazpenen ondotik
Bezperan, petrolio upela 120 dolarrera iritsi zen, baina Trumpek Irango gerra "ia amaituta" zegoela esan ostean, prezioek beheranzko bideari ekin zioten eta 86 dolarren bueltan geratu da. Gas naturalaren eta elektrizitatearen merkatuak ere lasaitzen ari dira; gasa ia % 9 jaitsi da eta elektrizitatearen prezioa % 24 murriztuko da asteazkenean.
Aurreakordioa lortu dute eskola jangeletako negoziazioan, eta greba deialdia bertan behera geratu da
LABek jakinarazi duenez, "lan, soldata eta gizarte arloko hobekuntza garrantzitsuak" jasotzen ditu akordioak, eta "lorpen historikoa" da. Bere aldetik, ELAk aurreratu du ez duela sinatuko ituna, "langileek eskatutako gutxienekoak betetzen ez dituelako betetzen".
Erregaien prezioen igoera gainbegiratzen ari da Espainiako Gobernua, arau-hausterik izan den argitzeko
Facua kontsumitzaileen elkarteak salatu du Irango gerra baliatzen ari direla gasolindegiak, prezioak puzteko. Jokabide "espekulatibo" horren aurrean, esku hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Imanol Pradales, Hithium enpresari buruz: "Nafarroarako ona dena gure herrirako ona da"
Pradales lehendakariak publikoki zoriondu ditu Maria Chivite presidentea eta Irujo sailburua, nahiz eta aitortu Eusko Jaurlaritzak ere lan handia egin duela Hithiumen proiektua Euskadira erakartzeko. Nafarroa aukeratzea "oso albiste ona" dela esan du, eta gogorarazi du "Europako beste edozein tokitan" lur har zezakeela.
EAEko automobilgintza sektoreak 24.853 milioi euro fakturatu zituen 2025ean, aurreko urtean baino % 1,9 gutxiago
Euskadiko automobilgintza klusterrak (Acicae) jakinarazi duenez, emaitza horiek etorri dira EAEk presentzia handia duten zenbait merkatutan, hala nola Europan eta Ipar Amerikan, ibilgailuen ekoizpena gelditu egin delako.
Talgok 200 langile kontratatzeko prozesua abiatu du Araban
Erdi-mailako edo goi-mailako profil industrialeko langileak eta ingeniariak kontratatuko ditu enpresak. Egun 700 behargin inguru dituen Ribabellosako lantegiaren gaitasun industriala handitu nahi dute, sei mila milioi euroko eskaera-zorroari aurre egiteko.
Iñigo Ansola: "Poztu egiten nau inbertsio handi bat Euskal Herrira etortzeak"
Txinako Hithium Energy enpresak Euskadira etortzeko asmoa alde batera utzi eta Nafarroaren alde egin duela jakin ostean, Bizkai Buru Batzarraren presidente Iñigo Ansolak esan du ez dela sartuko lurraldeen arteko lehian. Nafarroagatik pozten dela adierazi du, Txinako enpresa Foru Erkidegoan egoteak EAEn ere eragin positiboa izango duela uste duelako Ansolak.
"Arrakasta-istorio bat" abian, Hithium Nafarroan ezarriko baita
Maria Chivitek atzoko iragarpena formalizatu du, eta akordioa "zuhurtziaz" lantzen ari direla nabarmendu du, besteak beste, lantegia non kokatuko den erabakitzeke baitago. Aukeraketa bat dator Nafarroako politikek energian eta enplegua sortzearen alde egin duten apustuarekin, baita Hithiumek Europara hedatzeko duen nahiarekin ere.