TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, eskola-segregazio mahaiaren bilera eta traktoreak kalera Gasteizen eta Nafarroako Erriberan

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

MADRID, 27/01/2026.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, recibe al lehendakari, Imanol Pradales, este martes en el Palacio de la Moncloa. EFE/ Kiko Huesca
Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko urtarrilaren 28an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Pradales-Sanchez bileraren erreakzioak: Imanol Pradales lehendakariak aldebiko bilera egin du Madrilen Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin, eta Euskadiren eta Estatuaren arteko Aldebiko Agendaren betetze-maila aztertu dute. Lehendakariak azpimarratu du ez-betetzeak euskal herritarren ongizaterako "funtsezkoak" diren gaietan kontzentratzen direla, eta horien artean nabarmendu du Gernikako Estatutuan jasotako eskumenen eskualdatze osoaren atzerapena, 2025a amaitu baino lehen beteta egon behar baitzen haren egutegia.

- Eskola-segregazioko mahaiaren bilera: Hezkuntza Sailaren arabera, mahaiaren bileran eskola segregazioari aurre egiteko lan ildoak eta proiektuak zehazteko fasean lan egingo da, baina LAB sindikatuak salatu du Jaurlaritzak ez duela orain arte lan proposamenik aurkeztu, eta, beraz, "inprobisazioa" nagusituko dela "berriro", eta Hezkuntza Sailaren "helburua argazkia ateratzea" besterik ez dela izango. LAB ez da bilerara joango.

- Gasteizen eta Nafarroako Erriberan traktoreak kalera: Lehen sektorea berriro mobilizatuko da gaur Euskal Herriko hainbat tokitan, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza akordioaren aurka. Nafarroako Erriberan, goizeko 10:00etatik aurrera nabarituko dira lehen trafiko-etenak. Nekazariek 11:30ean egin dute hitzordua N-232 errepidean, Castejon parean, eta 12:15ean Ribaforadan. Protestak 14:00ak arte luzatuko dira. Gasteizen, gaur ere, baserritarren traktorada dago deituta. 11:00etan abiatuko da Buesa Arenatik eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino joango da, hiriko trafikoari eraginez.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X