TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Tubos Reunidoseko lan batzordeen bilera euskal erakundeekin, ostiral mehe eguna eta irratiaren mundu eguna

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

MURRIO (ÁLAVA), 09/02/2026.- Piquetes de trabajadores concentrados en el acceso a la fábrica de Tubos Reunidos en la localidad alavesa de Murrio, este lunes, tras el inicio anoche de una huelga convocada a la espera de conocer el número de afectados por el ERE. EFE/ Adrián Ruiz Hierro
Tubos Reunidosen lantegia, Amurrion. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko otsailaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Tubos Reunidoseko lan batzordeen bilera euskal erakundeekin: Tubos Reunidosen Amurrioko eta Trapagarango lantegietako enpresa batzordeak Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko arduradunekin bilduko dira, 09:00etatik aurrera, Lakuan. Hori dela eta, Lakua atarian kontzentrazioa egingo dute. Zuzendaritzak 301 langile kaleratzeko (274 Amurrion eta 27 Trapagaranen) asmoa iragarri ostean, bi erakunde horien inplikazioa eskatuko dute langileek. 

- Ostiral mehe eguna: Inauteriak ospatzen ari dira Euskal Herriko hainbat txokotan. Gaur ostiral mehe eguna da eta ume asko mozorrotuta joango dira gaur hezkuntza zentroetara.  

- Irratiaren mundu eguna: EITBko irratiek egun osoko programazioan gogoan izango dute gaur ospatzen den Irratiaren Nazioarteko Eguna. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X