GREBA OROKORRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dozenaka gizarte eragilek bat egin dute martxoaren 17an gutxieneko soldata propioaren alde egingo den grebarekin 

"Euskal Herrian gutxieneko soldata propioa izatea bertan lan egiten dugun eta bizi garen pertsona guztientzako onura dakarren aldarrikapena da", esan dute, Bilbon egin duten agerraldian. 

martxoak 17 greba eragileak
18:00 - 20:00

Dozenaka gizarte eragilek bat egin dute martxoaren 17an lanbidearteko gutxieneko soldata propioa eskatzeko egingo den greba orokorrarekin. Oraingoz, 50 gizarte eragile eta mugimendu inguruk plazaratu dute atxikimendua ELAk, LABek, Steilasek, Etxaldek eta Hiruk deituriko protestarekin, 1.500 euroko gutxieneko soldata aldarrikatzeko Euskal Herrirako

Bilbon egindako agerraldian, bi eragilek manifestua irakurri dute, kolektibo guztien izenean. Azpimarratu dutenez, "sistema patriarkal, ekozida eta arrazistak" mundua "hankaz gora" jarri du, eta "ez dira garai errazak langile- eta herri-sektoreontzat". "Aberatsak aberatsago, boterea geroz eta esku gutxiagotan eta langile-sektore geroz eta gehiago bazterrean", salatu dute. 

Ohartarazi dute Euskal Herria ez dagoela "errealitate horretatik salbu", patronala eta agintari politikoak elkarren "eskutik helduta" doazelako, "aberastasuna modu justuan banatzeko edozein neurri blokeatzeko".  "Horixe da gutxieneko soldatarekin ere gertatzen ari dena: bertan bizi garenon oinarrizko beharrak asetzeko diru-sarrera nahikoa izatea ekin nahi dute, eta dagoeneko pairatzen ditugun arrakala sozialetan sakondu. Aldarrikapen zilegi, justu eta egingarri bati bide guztiak itxi dizkiete", erantsi dute. 

Ziur daude Euskal Herrian gutxieneko soldata propioa izatea bertan lan egiten duten eta bizi diren pertsona guztientzako "onura dakarren aldarrikapena" dela. Horregatik, grebarekin bat egiteaz gain, konpromisoa hartu dute aldarrikapenaren aldeko "pedagogia eta politizazio lana" egiteko herri eta auzoetan. 

"Argi eta garbi diogu: borroka hau irabaztera goaz. Martxoaren 17an dena gelditzeko deialdia egiten dugu. Sinetsita gaude borrokak merezi duela eta lortu dezakegula", amaitu dute. 

Sinatzaileen artean daude Euskal Herriko Bilgune Feminista, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua, Ernai, Kakitzat, Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba, SOS Aiaraldea, Gure Esku, OPA Herri Plataformak eta Saretxe Etxebizitza Sindikatua, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X