MEDIKUEN GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasun Ministerioak akordioa lortu du Medikuen Foroarekin eta greba bertan behera gelditu daiteke

Ministerioak argitaratutako oharraren arabera, akordioak medikuen aldarrikapenei bide ematen die; lan-kontuetarako elkarrizketa zuzena izatea eta guardien ordainsaria hobetzea adostu dute. Gainerako sindikatuekin adostutako Estatutu Markoaren izapideak aurrera jarraitzen du Parlamentuan.

Osakidetza medikuak greba donostia protesta

Fakultatiboen elkarretaratzea Donostiako ospitalearen aurrean. Argazkia: EFE.

Osasun Ministerioak iragarri du akordioa lortu duela Medikuen Foroarekin eta, beraz, posible da Estatutu Markoaren aurka medikuek deitutako greba bertan behera gelditzea. Medikuak biltzen dituzten sei sindikatuk ekainera arte hilero aste betez gelditzeko deialdiak egin zituzten, haien lan-baldintzak hobetzeko helburuarekin.

Monica Garciak zuzentzen duen Ministerioak ohar bidez eman du akordioaren xehetasunak. Medikuen Foroan hainbat elkarte daude ordezkatuta: Mediku Elkargoaren Erakundea (MME), CESM sindikatua, Espainiako Mediku Elkarte Zientifikoen Federazioa (FACME), Medikuntza Fakultateen Dekanoen Konferentzia Nazionala eta Medikuntzako Ikasleen Estatuko Kontseilua (CEEM).

Foro horrek lanuzteak deitu dituzten sindikatuen – tartean dago Euskadiko Medikuen Sindikatua -  aldarrikapenak babestu ditu azken hilabeteetan.

Ministerioaren arabera, adostu duten testuaren edukiak medikuen aldarrikapenei bide ematen die. Besteak beste, lanbide-sailkapen berria, lan-arloko gaiak lantzeko zuzeneko kontaktua izatea, erretiro aurreratua eta guardien ordainsaria hobetzea adostu dute.

Nolanahi ere, Osasun Sailak SATSE-FSES, CC.OO., UGT eta CSIF sindikatuekin hitzartutako Estatutu Markoaren erreformak bere horretan jarraituko du.

Hain zuzen ere, lege-proiektu horrek Espainiako Parlamentuko tramitazioa igaro behar du orain. Prozesu horretan sartuko dira medikuei bereziki zuzendutako neurri zehatzak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X