Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handienaren ondoren
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Euriborrak, hipoteka aldakorren eta bestelako maileguen interesa kalkulatzeko erreferentzia gisa erabiltzen den banku-indizeak, % 2,565ean itxi du martxoa, otsaileko markatik gora jauzi eginez.
Joan zen hilean % 2,21en gelditu zen eta, beraz, hilabeteko igoera 34,4 puntukoa izan da, 2022ko urritik izandako handiena. Garai hartan, Ukrainako gerrak eragindako inflazioaren ondorioz, % 2,233tik % 2,629ra igo zen.
Martxoko datuak kontuan hartuta, euriborra gehi % 0,99ko diferentziala aplikatzen zaion 30 urterako 150.000 euroko hipoteka aldakorraren hileko kuota 13,96 euro garestiagoa izango da. Urtean 167,52 euro gehiago ordaindu beharko da. Bi urtez, beheranzko joera izan ondoren, lehen aldiz, gora egin du etxebizitzari emandako maileguagatik ordaindu beharreko kuotaren zenbatekoak.
Horrela bada, erreferentziazkoa den indize honen bilakaeran ezegonkortasun handiagoa nabari da Europako Banku Zentralak (EBZ) Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioz inflazio- eta hazkunde-aurreikuspenak okertu ondoren.
2025eko ekainean lortu zen Ukrainako gerraren hasierak eragin zuen inflazioa kontrolatzea, eta ordutik, %2an egonkor mantendu ditu interes-tasak EBZk.
Ormuzeko itsasartea ixtearen ondorioz aste hauetan petrolioaren eta gasaren prezioek izan duten gorakadak, ordea, ezinegona piztu du. Adituak prezioen igoera orokor baten beldur dira eta ikusteko dago banku zentralek nola jokatuko duten. Astearte honetan, esate baterako, Brent upela 111 eta 118 dolar artean mugitu da, eta gas naturalaren prezioa MWhko 52,33 eurotan kokatu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal partzuergoak Ayesa Digitalen erosketa itxi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo gisa eta Manuel Baraza kontseilari delegatu bezala sartuko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zaharra erosi du.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.
Satlantisek Lurra behatzeko bere bosgarren satelitea bidali du espaziora
Vandenbergeko (Kalifornia, AEB) Espazio Gunetik egin dute bidalketa, Euskal Herrian 13:07ak zirenean. Bizkaiko enpresak garatutako bereizmen handiko bi kamera daramatza sateliteak.
CAFek 300 milioitik gorako kontratua eskuratu du Serbian eta 30 tren egingo ditu Belgraderako
Unitateak eraikitzeaz gainera, lehen bi urteetako mantentze-lanak ere bere gain hartuko ditu. Serbian lortzen duen bigarren kontratua da.
Ekipaje zerbitzuko langileen greba 90 minuturainoko atzerapenak eragiten ari da Bilboko aireportuan astelehen honetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzu batzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
ELAk helegitea aurkeztuko du Tubos Reunidosen erregulazio txostenaren aurka, eta altzairutegiko eta logistika eremuko mantentze-lanei eustea eskatu du
Zentral abertzaleak zalantzan jarri ditu joan den ostiralean enpresak argitaratutako 2025eko emaitzak, "2024koa baino fakturazio nabarmen handiagoa erregistratu arren, aitortutako galerak hasieran jakinarazitakoak baino handiagoak direlako". ELAk adierazi duenez, "litekeena da zuzendaritzak kontabilitate ingeniaritza modu interesatuan erabili izana", eta zalantzan jarri du haren sinesgarritasuna.
Jaurlaritzaren arabera, EAEko ekonomia % 1,9 haziko da 2026an, aurreikusi bezala
Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak esab duenez, "egoera kezkatzeko modukoa da, baina ez gaitezen alarmismoan erori; konfia dezagun".
Sevillako aire-kontrolatzaileek ohartarazi dute greba egitekotan direla, eta horrek Errege Kopako finalari eragingo lioke
Aireportuko, hiri osoko eta inguruko aire-trafiko guztia kontrolatzen duten langileak dira.