LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak bitartekari izatea eskaini du Tubos Reunidoseko gatazkan

Bien bitartean, langileek salatu dute "enpresari erantzukizunak eskatu beharrean, presioa langileen, komitearen eta sindikatu jakin batzuen gain jartzen" ari direla.

La plantilla de Tubos Reunidos se concentra en Lakua, previo a la reunión con la viceconsejera vasca de Trabajo
18:00 - 20:00

Eusko Jaurlaritzak bere burua eskaini du Tubos Reunidoseko zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen artean bitartekari lanak egiteko, lan-gatazka bideratzeko. Hala helarazi die Elena Lopez Barredo Lan sailburuordeak sindikatuetako ordezkariei, goizean Gasteizen izan duten bileran. 

Lopez Barredoren arabera, "elkarrizketa zintzoa eta gardena" behar da, gatazka bideratzeko eta mahai gainean "konponbidea" jartzeko. Esan duenez, helburuak  izan behar du "ahalik eta lanpostu gehien mantentzea". 

Enpresa batzordeak eskatuta egin dute bilera, eta bertan, langileek Jaurlaritzako ordezkariei mezu argia helarazi diete: "altzairutegiaren itxiera eta logistikaren kanporatzea" marra gorriak dira, eta ez dute ez bata ez bestea onartuko. 

Halaber, langileek salatu dute "enpresari erantzukizunak eskatu beharrean, presioa langileen, komitearen eta sindikatu jakin batzuen gain jartzen" ari direla. 

Bere aldetik, Lopez Barredok agindu die Lan Ikuskaritzak "zorrotz" aztertuko duela zuzendaritzaren Enplegu Erregulaziorako Espedientea. 285 kaleratze aurreikusten dira Laudioko eta Trapagarango plantetan. 

Bi aldeak bilduta egon diren bitartean,  Lan Sailaren egoitzaren kanpoaldean dozenaka langilek elkarretaratzea egin dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 17/03/2026.- Médicos se han manifestado este martes frente al Hospital Donostia durante la huelga general convocada por ELA, LAB y otros sindicatos vascos, en demanda de un salario mínimo interprofesional (SMI) propio. EFE/ Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen sindikatuek bitartekotzari uko egin diote eta Osasun Ministerioarekin zuten bilera bertan behera gelditu da

Joan den martxoaren 27an, sindikatuei Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza proposatzea erabaki zuten Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluan. Sindikatuak ez daude ados, plataforma “ez delako neutrala, ezta lan kontuetan aditua ere”. Bi aldeek bilera gehiago egingo dituztela adostu dute, baina, bien bitartean, apirilaren 27ko asterako aurreikusitako grebari eusten diote medikuek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X