Petrolioa % 5 baino gehiago igo da, 95 dolarreraino, eta Europako burtsetan beherakada izatea aurreikusi da
Estatu Batuen eta Iranen arteko gatazka gaiztotu egin da berriro astelehen honetako lehen orduetan eta eragina izan du horrek petrolioaren prezioan. Ormuzko itsasartean tentsioa areagotu da, AEBk Omango golkoan tona askoko Irango zamaontzi bat jo baitu. Washingtonek Irango portuen gainean ezarritako blokeoa gainditu nahian zihoan ontzia.
Gasolindegi bat. Europa Press.
Europan erreferentzia den Brent petrolioaren prezioa % 5,6 igo da astelehen honetan, 07:55 inguruan, eta upeleko 95 dolarretik gora jarri da, Europan burtsak ireki aurretik. Estatu Batuek (AEB) eta Israelek Iranen aurka abiatutako erasoaren aurretik 72 dolarrean kotizatzen zuen.
West Texas Intermediate (WTI) petrolio upela, berriz, % 6 baino gehiago garestitu da, eta 88,9 dolarreko prezioa du upelak.
Estatu Batuen eta Iranen arteko gatazka gaiztotu egin da berriro astelehen honetako lehen orduetan, eta eragina izan du horrek petrolioaren prezioan. Ormuzko itsasartean tentsioa areagotu da, AEBk Omango golkoan tona askoko Irango zamaontzi bat jo baitu. Washingtonek Irango portuei ezarritako blokeoa gainditu nahian zihoan ontzia.
Burtsetan beherakada aurreikusi da
AEBren eta Iranen arteko tentsioak gora egin badu ere, Asiako burtsa nagusiek gora egin dute astelehen honetan.
Zehazki, Hego Koreako Kospi indizeak % 0,6 egin du gora, eta Hong Kongeko Hang Seng indizeak, berriz, % 0,4. Japonian, Nikkeik % 0,6 irabazi du, eta Txinako Burtsaren Shenzhen indizea ia % 0,5 igo da.
AEBn, Wall Streetek % 1,8ko aurrerapenekin itxi zuen ostirala Dow Jonesen kasuan, eta ia % 1,3koarekin Nasdaqen kasuan, baina geroko kotizazioetan atzerakada aurreikusten da asteleheneko irekieran % 0,7 ingurukoa.
Europako burtsen gerorako akizoek ere beherako joera erakutsi dute gaurko saioaren hasieran, % 2tik gorakoak kasu batzuetan. Espainian, Ibex 35a 18.484 puntuetatik abiatuko da gaur, ostirala ia % 2,2ko igoerarekin itxi ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.